Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Prentsaurrekoa

Abel Barriolak pilota utziko duela iragarri du

Leire Etxazarra | eitb.eus

Leitzarrak Binakako Txapelketa amaitu ostean hartuko du erretiroa 19 urte profesionaletan eman ondoren.

1:40

Abel Barriolak pilota utziko duela iragarri du, 19 urte profesionaletan eman ondoren. Leitzarrak aurtengo Binakako Txapelketaren amaieran esango dio agur pilotari, 2017ko apirilean. Hil horretako 16an omenaldia egingo diote.

Aspe enpresak urtebete jarraitzeko aukera eman dion arren, atzelariak nahiago izan du "% 100ean egonda" erretiratzea.

Abel Barriolak hiru txapelketa handiak irabazi dituzten zazpi pilotarietako bat da: Buruz Burukoa irabazi zuen 2002an, Lau t’erdikoa 2001ean eta Binakakoa 2014an.

 

Fitxa teknikoa:

Izena: Abel
Abizenak: Barriola Ezkurra
Jaiotza data: 18/05/1978/18/05
Jaiotze lekua: Leitza

Debuta: 1998/02/22
Pilotalekua: Beotibar (Tolosa)

Palmaresa:
Buruz Buruko txapelduna 2002an
Binakako txapelduna 2014an
Lau t’erdiko txapelduna 2001ean
Nafarroako Lau t’erdiko txapelduna 2002an eta 2008an
Bigarren Mailako Binakako txapelduna 1999an
Lau t’erdiko txapeldunordea 2002an, 2004an, 2006an, 2007an eta 2010ean.
Buruz Buruko txapeldunordea 2007an eta 2008an.
Bigarren Mailako Buruz Buruko txapeldunordea 1999an.

unordea 1999an.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Pilota