Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Jon Ander Albisuk bost urterako luzatu du kontratua Asegarcerekin

Pilota

Atzelaria

Jon Ander Albisuk bost urterako luzatu du kontratua Asegarcerekin

eitb.eus

2017/11/09

Akordioari esker, gipuzkoarra da Asegarceren historian kontratu luzapen handiena egin duen atzelaria.

  • Albisu, podiumean, Altunarekin batera. Argazkia: EiTB.

    Albisu, podiumean, Altunarekin batera. Argazkia: EiTB.

    Albisu, podiumean, Altunarekin batera. Argazkia: EiTB.
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Jon Ander Albisu Asegarceko atzelariak akordioa adostu du Asegarce enpresarekin bien arteko kontratua bost urtez luzatzeko. Ondorioz, Ataungo pilotariak 2022. urtera arte jarraituko du enpresa bilbotarrean.

Akordio horri esker, gipuzkoarra da Asegarceren historian kontratu luzapen handiena egin duen atzelaria.

Albisuk 2010eko uztailean egin zuen debuta; ondorioz, 12 urte emango ditu, gutxienez, Asegarcen.

Udan txapelketa ugari irabazteaz gain, ataundarra Binakako Txapelketako txapeldunordea izan zen 2013an, Berasaluze II.arekin batera (bizkaitarrak lesio larria izan zuen eta ezin izan zuen finala amaitu). 2011n, Promozioko Binakako txapelketa irabazi zuen Olaetxearekin batera.

Iruzkinak

Publizitatea
Emakumeen Kirola Partidak zuzenean, bideoak, kronikak... Emakumeen Kirola
Publizitatea

EiTB Kirolak

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • ar.
  • az.
  • og.
  • or.
  • lr.
  • ig.

Ez dago zuzenekorik

Euskal Selekzioak Euskal selekzioak irabazi egin dio Korsikari,… Euskal Selekzioak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena