cerrar buscador
  • facebook
  • twitter

Bilbao Basket

Saskibaloia

Europe Cup 23/24 (K Multzoa)

Null Taldea J I G AP KP +/- Puntuak
1 Bilbao B. 6 5 1 504 438 66 11
2 FC Porto 6 4 2 507 453 54 10
3 BG Gottingen 6 3 3 477 469 8 9
4 Balkan Botevgrad 6 0 6 413 541 -128 6

Europe Cup 23/24 (B Multzoa)

Null Taldea J I G AP KP +/- Puntuak
1 Bilbao B. 6 6 0 505 399 106 12
2 Anwil Wloclawek 6 3 3 469 409 60 9
3 Caledonia Gladiators 6 3 3 431 475 -44 9
4 BC CSU Sibiu 6 0 6 379 501 -122 6
1 / 30 Hurrengoa
Adam Smithek eta Keith Hornsbyk min hartu zuten Obradoiroren aurkako partidan

Adam Smithek eta Keith Hornsbyk min hartu zuten Obradoiroren aurkako partidan

Smithek haustura du orpazurdan, eta ebakuntza egin beharko diote. Hornsby, berriz, miofaszia haustura du ezker aduktore luzean.
Bilbao Basketek porrot egin du Obradoiroren aurka Miribillan (72-75)

Bilbao Basketek porrot egin du Obradoiroren aurka Miribillan (72-75)

Surne Bilbao Basketek 72-75 galdu du Monbus Obradoiroren aurka igande honetan Miribillan jokatu duen partida, eta, ondorioz, atzera egin du Endesa Ligako 10. postua lortzeko borrokan.

Irabazi Endesa Ligako Bilbao Basket vs Obradoiro partidarako sarrerak!

Irabazi Endesa Ligako Bilbao Basket vs Obradoiro partidarako sarrerak!

Sarrera bikoitz bat dugu datorren igandean, apirilaren 21ean, Miribillara joateko, beltzezko gizonen Endesa Ligako partida ikustera.
Bilbao Basketek ezin izan du garaipenen bolada ona mantendu Lenovo Teneriferen aurka (101-84)

Bilbao Basketek ezin izan du garaipenen bolada ona mantendu Lenovo Teneriferen aurka (101-84)

Lenovo Tenerifek Surne Bilbao Basketen bolada ona eten du. Bilboko taldeak play-offak jokatzeko aukerak estutu nahi izan ditu, baina ametsak ihes egin dio bigarren zatian (101-84).

Bilbao Basketek laugarren garaipena lortu du jarraian, Kanaria Handia mendean hartuta (81-71)

Bilbao Basketek laugarren garaipena lortu du jarraian, Kanaria Handia mendean hartuta (81-71)

Surne Bilbao Basketek 81-71 irabazi dio Dreamland Kanaria Handiari Miribillan jokatutako partidan, eta, ondorioz, laugarren garaipena lortu du jarraian Endesa Ligan.

Bilbao Basketek finalerdiko itzuliko partida irabazita esan dio agur FIBA Europe Cup txapelketari (73-82)

Bilbao Basketek finalerdiko itzuliko partida irabazita esan dio agur FIBA Europe Cup txapelketari (73-82)

Jaume Ponsarnauren gizonek ezin izan dute irauli Niners Chemnitzek joaneko partidan erdietsitako emaitza; izan ere, Miribillan, Bizkaiko taldearen aurkariak 25 puntuko aldea erdietsi zuen. Hala ere, beste garaipen bat lortu du Bilbao Basketek, eta, horrenbestez, amaiera egokia eman dio txapelketari.
Bilbao Basket miraria egiten saiatuko da Alemanian

Bilbao Basket miraria egiten saiatuko da Alemanian

Bilbao Basketek jipoi handia hartu zuen Niners Chemnitzen aurka Miribillan (73-98), FIBA Europe Cupeko finalaurrekoko joaneko partidan, eta alemaniarrek 25 puntuko abantaila duten kanporaketan. Partida zuzenean eskainiko dugu ETB4n eta eitb.eus-en.
Irabazi Endesa Ligako Bilbao Basket vs Kanaria Handia partidarako sarrerak!

Irabazi Endesa Ligako Bilbao Basket vs Kanaria Handia partidarako sarrerak!

Sarrera bikoitz bat dugu datorren igandean, martxoaren 24an, Miribillara joateko, beltzezko gizonen Endesa Ligako partida ikustera.
Bilbao Basketek Endesa Ligan jarraituko du, Breogani irabazita (68-80)

Bilbao Basketek Endesa Ligan jarraituko du, Breogani irabazita (68-80)

Surne Bilbao Basketek 68-80 irabazi dio Breogani, eta datorren denboraldian Endesa Ligan jarraituko duela bermatu du. Europan jasandako porrotak ez du eraginik izan, eta garaipen nabarmena lortu du Galizian.

Bilbao Basketek ezin izan du bigarren zatian, Miribillan, gehiago izan den Niners Chemnitz aurkari (73-98)

Bilbao Basketek ezin izan du bigarren zatian, Miribillan, gehiago izan den Niners Chemnitz aurkari (73-98)

Bilboko taldeak 14 puntuko aldea ere izan du, aurreneko bi laurdenetako hainbat unetan; markagailua 43-29 zihoanean, baina, Alemaniako taldea suspertu egin da, eta bikain jokatu du amaierara arte. FIBA Europe Cupeko finalerdia, hala, oso zail jarri zaio Bilbao Basketi.
Bilbao Basketek FIBA Europe Cupeko finalerako txartela bideratu nahi du, Niners Chemnitz aurkari

Bilbao Basketek FIBA Europe Cupeko finalerako txartela bideratu nahi du, Niners Chemnitz aurkari

Asteazken honetan Alemaniako taldearekin neurtuko ditu indarrak Miribillan 20:00etan, ETB4en eta eta eitb.eus-en ikusgai egongo den finalerdietako joaneko partidan.
Kullamaeren hiruko ikusgarria azken segundoan, Bilbao Basketi garaipena emateko Baskoniaren kontrako derbian

Kullamaeren hiruko ikusgarria azken segundoan, Bilbao Basketi garaipena emateko Baskoniaren kontrako derbian

Bilbao Basketek irabazi du Baskoniaren aurkako Endesa Ligako 26. jardunaldiko euskal derbia. Norgehiagoka Kullamaek azken hasperenean sartutako hirukoak erabaki du. Hemen duzu ikusgai saskiratze erabakigarria.

Bilbao Basket vs Baskonia (82-80) euskal derbiko laburpena

Bilbao Basket vs Baskonia (82-80) euskal derbiko laburpena

Bilbao Basketek 82-80ko emaitzarekin irabazi dio Baskoniari Endesa Ligako 26. jardunaldiko euskal derbia. Bideo honetan duzu ikusgai neurketako laburpena.

Jaume Ponsarnau: ''Miribillan jai ederra bizi izan dugu''

Jaume Ponsarnau: ''Miribillan jai ederra bizi izan dugu''

Bilbao Basket 82 eta 80 gailendu zaio Baskoniari, Endesa Ligan jokatutako euskal derbian. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz)

Bilbao Basketek garaipena bereganatu du Baskoniaren kontrako euskal derbian (82-80)

Bilbao Basketek garaipena bereganatu du Baskoniaren kontrako euskal derbian (82-80)

Bilboko taldeak mendean hartu du Gasteizkoa 82-80ko emaitzarekin, Bilbao Arenan jokatutako Endesa Ligako 26. jardunaldiko partidan. Kullamaek azken segundoan sartutako hirukoak erabaki du derbia.
Badugu FIBA Europe Cupeko Bilbao Basket vs Niners Chemnitz partidarako sarrera bikoitzaren irabazlea!

Badugu FIBA Europe Cupeko Bilbao Basket vs Niners Chemnitz partidarako sarrera bikoitzaren irabazlea!

Sarrera bikoitz bat zozkatu dugu datorren asteazkenean, martxoaren 27an, Miribillara joateko, Beltzezko Gizonen FIBA Europe Cupeko partida ikustera.
Badugu irabazlea, Endesa Ligako Bilbao Basket vs Baskonia partidarako sarreren zozketan!

Badugu irabazlea, Endesa Ligako Bilbao Basket vs Baskonia partidarako sarreren zozketan!

Sarrera bikoitz bat zozkatu dugu datorren igandean, martxoaren 24an, Miribillara joateko, Endesa Ligako derbia ikustera.
Bilbao Basketek garaipen erosoa lortu du etxean, Joventuten aurka (92-71)

Bilbao Basketek garaipen erosoa lortu du etxean, Joventuten aurka (92-71)

Bilbao Basketek lasai ekingo die denboraldia amaitzeko geratzen diren bederatzi jardunaldiei, Joventut 92-71 menderatu ostean. Partida estua jokatu dute bi taldeek lehen hiru laurdenetan, eta laugarrenean jarri dute bilbotarrek neurketa euren alde.

Bilbao Basketek Legia Varsovia jipoitu du (81-53), eta FIBA Europe Cupeko finalerdietarako sailkatu da

Bilbao Basketek Legia Varsovia jipoitu du (81-53), eta FIBA Europe Cupeko finalerdietarako sailkatu da

Bilboko taldeak, gogoan izateko modukoa izan den partida batean, joaneko neurketako emaitza txarra irauli du; orduan, Legia Varsoviak 19 puntuko aldea lortu zuen, baina orain, itzulikoan, Bilbao Basketek buelta eman dio. Finalerdietan, Niners Chemnitz Alemaniako taldea izango da aurkaria.
Bilbao Basketek 19 puntu irauli behar dizkio Legia Varsoviari, Miribillan, FIBA Europe Cupen jarraitzeko

Bilbao Basketek 19 puntu irauli behar dizkio Legia Varsoviari, Miribillan, FIBA Europe Cupen jarraitzeko

Europako txapelketako final laurdenetako itzuliko norgehiagoka 20:00etan hasiko da, asteazkenean, eta eitb.eus-ek eta ETB4k zuzenean emango du. Joanekoan izandako 83-64ko markagailua tarteko, Jaume Ponsarnauren taldeak partida oso ona egin beharko du, zaleek lagunduta.
Badugu Endesa Ligako Bilbao Basket vs Joventut partidarako sarreren irabazlea!

Badugu Endesa Ligako Bilbao Basket vs Joventut partidarako sarreren irabazlea!

Sarrera bikoitz bat zozkatu duugu datorren igandean, martxoaren 17an, Miribillara joateko, beltzezko gizonen Endesa Ligako partida ikustera.
Bilbao Basketek porrot egin du Granadaren kontra (87-79)

Bilbao Basketek porrot egin du Granadaren kontra (87-79)

Surne Bilbao Basketek galdu egin du Coviran Granadaren aurka, 87-79ko emaitzarekin, Andaluziako taldearen kantxan jokatutako Endesa Ligako 24. jardunaldiko norgehiagoka. Bideo honetan duzu ikusgai neurketako laburpena.

Bilbao Basketek markagailua irauli beharko du Miribillan, Polonian partida kaskarra jokatu ostean (83-64)

Bilbao Basketek markagailua irauli beharko du Miribillan, Polonian partida kaskarra jokatu ostean (83-64)

Jaume Ponsarnauren mutilek 19 puntuko aldeaz galdu dute Legia Varsoviaren aurka, eta kanporaketari buelta ematen saiatuko dira datorren astean, zaleen laguntzarekin.
Rabasedak haustura anizkoitza izan du goiko masailezurrean

Rabasedak haustura anizkoitza izan du goiko masailezurrean

Bilbao Basketeko jokalariari ebakuntza egin behar izan diote Malagan hartutako kolpearen ondorioz.
Xavi Rabasedari masailezurreko haustura eragin dion kolpea, Unicaja-Bilbao Basket partidan

Xavi Rabasedari masailezurreko haustura eragin dion kolpea, Unicaja-Bilbao Basket partidan

Xavi Rabaseda Bilbao Basketeko jokalariak hautsita du masailezurra, Unicajaren aurkako Endesa Ligako 23. jardunaldiko partidan Perry Malagako taldeko jokalariak emandako kolpearen ondorioz.

Xavi Rabasedari premiazko ebakuntza egin diote masailezurreko haustura bategatik

Xavi Rabasedari premiazko ebakuntza egin diote masailezurreko haustura bategatik

Surne Bilbao Basketek jakitera eman duenez, Rabasedak "hezur albeolarra hautsi du" eta "horren ondorioz bi hortz atera dizkiote".
Bilbao Basketek porrot handia jaso du Unicajaren etxean (101-84)

Bilbao Basketek porrot handia jaso du Unicajaren etxean (101-84)

Surne Bilbao Basketek porrot nabarmena jaso du Unicajaren aurka larunbat honetan Malagan jokatu duen Endesa Ligako partidan. Norgehiagoka ordu erditik gorako atzerapenarekin hasi da, markagailu batean arazoak izan direlako.

Unai Barandalla saskibaloi jokalariak EBA Liga eta maila gorena uztartzen ditu

Unai Barandalla saskibaloi jokalariak EBA Liga eta maila gorena uztartzen ditu

Unai Barandalla bilbotarrak 21 urte ditu eta Bilbao Basketen jokatzen du gaur egun, EBA Ligan, baina baita lehen taldean ere, Endesa Ligan. Esperientzia nola bizitzen ari den kontatu du elkarrizketa honetan.

Bilbao Basketek geldialdi lasaia izango du, Valentziaren aurka garaipen handia lortu ostean (93-78)

Bilbao Basketek geldialdi lasaia izango du, Valentziaren aurka garaipen handia lortu ostean (93-78)

Surne Bilbao Basketek Valentzia gainditu du (93-78), Endesa Ligako 22. jardunaldiko partidan. Taldearen errendimendu kolektiboa izan da garaipena lortzeko gakoa.

Bilbao Basketek Botevgrad gainditu du, eta Legia Varsovia izango du aurkari final-laurdenetan

Bilbao Basketek Botevgrad gainditu du, eta Legia Varsovia izango du aurkari final-laurdenetan

Ponsarnauren mutilek argi eta garbi gainditu dute azken jardunaldiko aurkaria (90-63), eta Poloniara bidaiatuko dute final-laurdenetako joaneko partidan.
Bilbao Basketek, multzoko lehen postua ziurtatuta, 2. faseko rankinga hobetu nahi du, Balkan Botevgrad aurkari

Bilbao Basketek, multzoko lehen postua ziurtatuta, 2. faseko rankinga hobetu nahi du, Balkan Botevgrad aurkari

Bilbao Basketen eta Balkan Botevgraden arteko partida 19:00etan hasiko da, Bilbao Arenan, eta zuzenean eskainiko dugu ETB4n eta eitb.eus atarian.
Badugu Endesa Ligako Bilbao Basket vs Valentzia partidarako sarreren irabazlea!

Badugu Endesa Ligako Bilbao Basket vs Valentzia partidarako sarreren irabazlea!

Sarrera bikoitz bat zozkatu dugu datorren igandean, otsailaren 11n, Miribillara joateko, beltzezko gizonen Endesa Ligako partida ikustera.
UCAM Murtziak mendean hartu du Bilbao Basket (96-76)

UCAM Murtziak mendean hartu du Bilbao Basket (96-76)

UCAM Murtziak 96-76 garaitu du Surne Bilbao Basket, joko ona eta defentsa gogorra eginez. Bizkaiko taldea partidako bigarren laurdenean desegin da (32-13).

Bilbao Basketek luzapenean menderatu du Porto (90-86), eta FIBA Europa Kopako final laurdenetan izango da

Bilbao Basketek luzapenean menderatu du Porto (90-86), eta FIBA Europa Kopako final laurdenetan izango da

Portugalgo taldea aurretik izan da markagailuan, Miribillan jokatutako partidako minutu askotan, baina, azken laurdenean, Ponsarnauren taldeak luzapena behartzea lortu du; luzapen horretan, Bilbao Basketek garaipena erdietsi du, eta sailkatzea bermatu.
Badugu Bilbao Basket vs Balkan Botevgrad partidako sarrera bikoitzaren irabazlea!

Badugu Bilbao Basket vs Balkan Botevgrad partidako sarrera bikoitzaren irabazlea!

Sarrera bikoitz bat zozkatu dugu asteazkenean, otsailaren 7an, Miribillara joateko, beltzezko gizonen Europako partida ikustera.
Bilbao Basketek Europako Kopako final laurdeneterako txartela ziurtatu nahi du, Porto mendean hartuta

Bilbao Basketek Europako Kopako final laurdeneterako txartela ziurtatu nahi du, Porto mendean hartuta

Bilbao Basketen eta Portoren arteko partida 20:00etan hasiko da, Bilbao Arenan, eta zuzenean eskainiko dugu ETB4n eta eitb.eus atarian.
Sufritutako garaipena erdietsi du Bilbao Basketek Zaragozaren aurka (86-83)

Sufritutako garaipena erdietsi du Bilbao Basketek Zaragozaren aurka (86-83)

Surne Bilbao Basketek 86-83 garaitu du Casademunt Zaragoza, eta jaitsiera postuetatik aldendu da. Killeya-Jonesek azken segundoetan jarritako txapel batek luzapena ekidin du.

Badugu Bilbao Basket vs Porto partidarako sarrera bikoitzaren irabazlea!

Badugu Bilbao Basket vs Porto partidarako sarrera bikoitzaren irabazlea!

Sarrera bikoitz bat zozkatuko dugu urtarrilaren 31n Miribillara joateko, beltzezko gizonek Portoren aurka jokatuko duten Europako partida ikustera.
Bilbao Basketek galdu egin du Alemanian, eta itxaron egin beharko du final-laurdenetara sailkatzeko (82-80)

Bilbao Basketek galdu egin du Alemanian, eta itxaron egin beharko du final-laurdenetara sailkatzeko (82-80)

Emaitza horrekin, bilbotarrek, 3-1eko balantzearekin, euren multzoko buruan jarraitzen dute, Portorekin berdinduta. Portugaldarrek Miribilla bisitatuko dute hurrengo jardunaldian. Gottingen 2-2koarekin kokatu da eta, aukerarik gabe, Botevgradeko bulgariarrak daude.
Bilbao Basketek FIBA Europa Kopako final laurdenetarako txartela ziurtatu nahi du, Gottingen aurkari

Bilbao Basketek FIBA Europa Kopako final laurdenetarako txartela ziurtatu nahi du, Gottingen aurkari

Partida asteazkenean jokatuko dute, Alemanian, 19:30ean, eta ETB4k eta eitb.eus-ek zuzenean emango dute. Bilboko taldeak, orain arte, ez du neurketarik galdu txapelketan, eta, garaipena lortuz gero, final laurdenetan izango da.
1 / 30 Hurrengoa

Emaitzak

jardunaldia 30

Manresa 90 97 MoraBanc Andorra
Breogan 70 77 Kanaria H.
Zunder Palencia 83 91 CB Granada
Bartzelona 97 86 UCAM Murtzia
Joventut 96 90 Basquet Girona
Zaragoza 70 79 Real Madril
Bilbao B. 72 75 Obradoiro
Valentzia 98 73 Tenerife
Unicaja 95 91 Baskonia