Itxi

Bilbao Basket

Azken ordua

Williamsek Bilbao Basketen jarraituko du, oraingoz

Erredakzioa

"Gaur joatekoa zen, baina egoera aldatu egin da. Azken orduko nobedaderik ezean, igandean jokatzeko prest izango da", adierazi du Sito Alonso beltzezko gizonen entrenatzaileak.

  • Latavious Williams (eskuma). Argazkia: EFE

    Latavious Williams (eskuma). Argazkia: EFE

Latavious Williamsek Bilbao Basketen jarraituko du oraingoz. Pibotak akordioa lortu zuen Turk Telekomekin eta Ankarara gaur bidaiatzekoa zen, baina egoera "aldatu" egin da eta Bartzelonaren aurka jokatuko omen du igandean, Miribillan.

"Gaur joatekoa zen, baina egoera aldatu egin da. Azken orduko nobedaderik ezean, igandean jokatzeko prest izango da", adierazi du Sito Alonso beltzezko gizonen entrenatzaileak, partidaren atariko prentsaurrekoan.

"Poz handia da Williamsek gurekin jarraitzea, baina kontutan hartu behar dugu laster Bilbao Basket utziko duela", gaineratu du.