Itxi

Bilbao Basket

Miribillan

Bilbao Basketek Koparako txartela du jada, Bartzelona irabazi ondoren

Erredakzioa

Bilbotarrek garaipen handia lortu dute talde katalanaren kontra (73-67) eta 2015eko Koparako sailkapena lortu dute.

  • Todorovic

    Todorovic

Bilbao Basketek partida bikaina jokatu du Miribillako pabiloian FC Bartzelonaren kontra Endesa Ligako 15. jardunaldian eta 73-67 irabazi du. Quino Colom, 21 punturekin eta 6 asistentziekin, onena izan da.

Garaipen horrekin 2015eko Koparako txartela eskuratu dute bilbotarrek, Kanaria Handian otsailan jokatuko den lehiaketarako alegia.

Egun sasoian da Sito Alonsoren taldea. Denboraldi bikaina egiten ari dira, Koparako sailkapena poltsikoan dute eta ligako hirugarren tokian dira dagoeneko.

Fitxa teknikoa

73 - Bilbao Basket (20+17+16+20): Colom (21), Dejan Todorovic (10), Mumbru (6), Hervelle (3) eta Marko Todorovic (10) -hasierako taldea-; Raul Lopez (6), Borg (2), Andjusic (7), Wragge (4) eta Williams (4).

67 - FC Barcelona (23+15+16+13): Satoransky (7), Hezonja, DeShaun Thomas (15), Doellman (14) y Tomic (8) -hasierako taldea-, Huertas (10), Hakansson, Jackson (5), Nachbar (6) eta Lampe (2).

eta Lampe (2).