Itxi

Bilbao Basket

Endesa Liga

Hervellek Sevillan joka dezake, lau partida bajan eman ostean

Erredakzioa

Sito Alonso entrentzaileak iragarri duenez, jokalaria Andaluziara joango da, aste osoan taldekideekin entrenatu baitu.

  • Axel Hervelle, Bertansekin borrokan. Efe.

    Axel Hervelle, Bertansekin borrokan. Efe.

Baliteke Axel Hervelle Bilbao Basketeko jokalariak larunbatean Baloncesto Sevillaren aurka jokatzea, azken lau jardunaldietan eskumako bajan egon ostean.

Jokalariari ebakuntza egin zioten eta, hasiera batean, sei eta zortzi aste inguru eman behar zituen jokatu barik. Sito Alonso entrenatzaileak esan duenez, Hervelle "lehenbailehen laguntzeko prest da", eta, ondorioz, Sevillara joango da taldearekin batera, taldekideekin aste osoan entrenatu ostean.

"Axelek anbizio handia du eta mentalki beste jokalari batzuk baino gehiago lan egiten du. Momentuz, taldearekin bidaiatuko da eta jolastuko duen ala ez erabakitzeko gauza asko izango ditut kontuan", azaldu du Alonsok.

ldu du Alonsok.