Itxi

Bilbao Basket

Istiluak euskal derbian

Mumbru eta San Emeterio, damututa

Erredakzioa

Bilbao Basket eta Baskonia taldeen arteko partidan istiluak izan ziren jokalarien artean. Klubek eta kapitainek barkamena eskatu dute.

01:11

Bart, Miribillako pabiloian, jokatu zen euskal derbia. Neurketa bilbotarrek irabazi zuten, baina partida bukatzear zegoela bi taldeen arteko jokalarien istiluek dena zikindu zuten.

Bilbao Basketek eta Laboral Kutxa Baskoniak barkamena eskatu dute. Era berean, bi kapitainek, Mumbruk eta San Emeteriok, gauza bera egin zuten.