Itxi

Bilbao Basket

Endesa Liga

Dominionek Santiagon jasotako kolpea ahaztu nahi du Miribillan

Agentziak | Erredakzioa

Iberostar Teneriferen kontrako partida zuzenean emango dute ETB4k eta eitb.eus-ek, 19:15etatik aurrera.

  • Sito Alonso, jokalariak anaimatzen. Argazkia: Efe.

    Sito Alonso, jokalariak anaimatzen. Argazkia: Efe.

Dominion Bilbao Basketek Iberostar Tenerife hartuko du Miribillan, aurreko jardunaldian Santiagon jasotako kolpea lehenbilehen ahazteko asmoarekin. Bilbotarrek galiziarran aurkako partida galdu zuten, azken laurdenaren hasieran 15 puntuko abantaila izan ostean.

Fontes do Sarren jasotako porrota kolpea izan da bilbotarrentzat eta aste osoa eman dute egoera nola irauli pentsatzen. Geratzen diren sei jardunaldietan, sailkapeneko laugarren postuari eusti nahi diote. Galiziakoa Bilbotik urrun jasotako bosgarren porrota izan da, jarraian.

Gauzak oso bestelakoak dira etxeko partidetan. Miribilla gotorlekua da beltzezko gizonentzat: jokatutako 14 partidetatik 13 irabazi dituzte Sito Alonsoren mutilek. Hala ere, larunbatean galdu arren, Dominion Bilbao Basket taldeak laugarren postuari eutsiko lioke.

eutsiko lioke.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Bilbao Basket