Itxi

Bilbao Basket

Endesa Liga

Latavious Williams, Ligako jokalaririk ikusgarriena

Agentziak | Erredakzioa

Dominion Bilbao Basketeko pivotak 45 puntu lortu du sailkapenean, Sevillako Kristaps Porzingisen eta Bartzelonako Tomas Satoranskyren aurretik.

  • Latavious Williams, Gipuzkoa Basketen kontrako derbi batean. Efe.

    Latavious Williams, Gipuzkoa Basketen kontrako derbi batean. Efe.

Latavious Williams Dominion Bilbao Basketeko jokalariari Endesa Ligako jokalari ikusgarrienaren saria eman diote.

Talde bilbotarreko pivotak 45 puntu lortu ditu sailkapenean, Sevillako Kristaps Porzingisen eta Bartzelonako Tomas Satoranskyren aurretik.

Williamsek 2012an ere sari bera irabazi zuen. Jokalariak adierazi duenez, "sentsazio handia da", eta berriro irabazteak ondo egin dio, batez ere zenbait ebakuntza gainditu ostean.

Sariaren irabazlea erabakitzeko, Endesa Ligajo jardunaldi bakoitzean izandako zazpi jokaldirik onenak kontuan hartzen dira, eta jokaldi horietan parte hartu duten jokalariak.

ten jokalariak.