Itxi

Bilbao Basket

Playoffak

Bilbao Basket eta Baskoniaren kanporaketak, zuzenean

eitb.eus

ETBk eta eitb.eus-ek zuzenean emango dituzte Dominion Bilbao Basketek eta Laboral Kutxak jokatuko dituzten Endesa Ligako playoffetako partida guztiak. Lehenengoak, ostegun honetan.

0:38

Endesa Ligak titulurako playoffak aurkeztu ditu, hurrengo taldeekin: Bilbao Basket, Baskonia, Valentzia Basket, Bartzelona, Joventut, Unicaja, Real Madril eta Kanaria Handia. Ostegunean hasiko da azken txanpa.

ETBk eta eitb.eus-ek zuzenean emango dituzte Bilbao Basket eta Baskoniaren neurketak. Bilboko taldeak Valentzia Basket izango du aurkari, eta Gasteizkoak, Unicaja.

Gainera, Bilbao Basketeko Marko Todorovic eta Latavius Williams eta Gipuzkoa Basketeko Dani Diez saritu ditu Endesa Ligak. Felipe Reyes izan da denboraldiko jokalaririk onena, eta Pablo Laso gasteiztarra, entrenatzailerik onena.

ENDESA LIGAKO PLAYOFFAK

Lehenengo partida

Osteguna 28, 20:30, Bilbao Basket - Valentzia Basket (zuzenean, ETB-1en eta eitb.eus-en)
Osteguna 28, 20:45, Unicaja - Baskonia (zuzenean, ETB-4n eta eitb.eus-en)
Osteguna 28, 21:00, Bartzelona - Joventut
Ostirala 29, 21:00, Real Madril - Kanaria Handia

Bigarren partida

Larunbata 30, 18:15, Valentzia Basket - Bilbao Basket (zuzenean, ETB-1en eta eitb.eus-en)
Larunbata 30, 20:15, Baskonia - Unicaja (zuzenean, ETB-4n eta eitb.eus-en)
Larunbata 30, Joventut - Bartzelona
Igandea 31, 12:40, Kanaria Handia - Real Madril

Hirugarren partida

Real Madril - Kanaria Handia
Bartzelona - Joventut
Unicaja - Baskonia
Bilbao Basket - Valentzia Basket

Hurrengo kanporaketan, Bilbao Basketek Real Madril eta Kanaria Handiaren arteko irabazlea izango luke aurkari, eta Baskonia Bartzelona ala Joventuten kontra arituko litzateke.