Itxi

Bilbao Basket

Endesa Liga

Baskoniak eta Bilbao Basketek hirugarren partida jokatuko dute

Agentziak | Erredakzioa

Bi taldeak Endesa Ligako playoffetako azken partidan egongo dira, Unicaja eta Valentzia Basket mendean hartuta, hurrenez hurren.

  • San Emeterio, Unicajaren aurkako norgehiagokan / EFE.

    San Emeterio, Unicajaren aurkako norgehiagokan / EFE.

Laboral Kutxak garaipena lortu zuen Unicajaren aurka, Endesa Ligako playoffetako bigarren neurketan (92-82), eta hirugarren partida erabakigarria behartu du. Bihar izango da, Malagan, 21:00etan, eta zuzenean emango dute ETB-1ek eta eitb.eus-ek.

Baskonistek ez zuten hutsik egin eta kanporaketa berdindu zuten. Ibon Navarrok zuzendutako taldeak intentsitatea berreskuratu zuen defentsan eta ondo ibili ziren hiruko lerrotik. Bihar erabakiko da dena.

FITXA TEKNIKOA

Laboral Kutxa: James (15), Causeur (13), San Emeterio (19), Tillie (12), Iverson -hasierako boskotea-, Adams (8), Shengelia (10), Hopson (4), Begic (5), Hanga (6).

Unicaja: Markovic (14), Toolson (7), Thomas (7), Suárez (3), Golubovic (4) -hasierako boskotea-, Granger (14), Kuzminskas (10), Vazquez (7), Green (3), Vasileaidis (9), Gabriel (4).

Partziakak: 20-16, 29-20, 23-24 eta 20-22.

 

Bilbao Basketek Valentzia Basketen momentu txar bat aprobetxatu zuen bigarren partidan, eta bigarren zati bikain baten ostean, garaipena eskuratu zuen Fontetan (76-80). Beltzezko gizonek playoffetako hirugarrena jokatuko dute Miribillan, bihar 20:30etan, zuzenean ETB-4n eta eitb.eus-en.

Valentziako taldea nagusi izan zen lehenengo zatian, pilota ondo mugituz eta defentsako lan onak eginez, eta 11 puntuko aldea eraman zuen atsedenaldira.

Hala ere, dena aldatu zen hirugarren laurdenean. Bilbao Basketek, Alex Mumbruk eta Quino Colomek gidatuta, partidako agintea eskuratu zuen. Valentziak, loak hartuta, ezin izan zion buelta eman.

FITXA TEKNIKOA

Valentzia Basket: Van Rossom (-), Rafa Martínez (13), Sato (4), Aguilar (-), Lishchuk (4) -hasierako boskotea- Ribas (5), Nedovic (-), Lucic (17), Dubljevic (15), Vives (6), Loncar (7), Harangody (5).

Dominion Bilbao Basket: Colom (14), Bertans (6), Mumbrú (17), Hervelle (12), Todorovic, M. (11) -hasierako boskotea- Todorivic (-), Williams (10), López (7), Andusic (3) y Wragge (-).

Partziakak: 21-15, 27-22, 16-27 eta 12-16.