Itxi

Bilbao Basket

Adierazpenak

Bilbaok helegitea aurkeztuko du denboraz kanpoko saskiratzeagatik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Talde bizkaitarreko entrenatzailea den Sito Alonsok, harro hitz egin du bere jokalariez, klubean irmo sinesten dutela argudiatuz.  

  • Bilbao Basketeko jokalariak, Valentziaren aurka galdu ondoren. Argazkia: EFE

Sito Alonsok, Dominion Bilbao Basketeko entrenatzaileak iragarri duenez, talde bizkaitarrak helegite bat aurkeztuko dio ACBri, Valentziaren aurka puntu bategatik galdutako partidako azken zatian Luke Harandogy jokalariak jaurtitako saskiratzea ?denboraz kanpo? zegoela argudiatuz.

?Jaurtiketa denbora bukatu eta denboraz kanpo bi segundo inguru igarotzean saskiratu zuen, partida bukatzeko 3.57 minutu falta zirenean. Beraz, helegitea aurkezteko betebeharra dugula uste dugu. Izan ere, 26 segundoko jabetza zutenean jaurti baitzuen?, azaldu du entrenatzaileak.

Eztabaida alde batera utzita, Sitok bere jokalariekiko harrotasuna erakutsi du, klubarekiko duten konpromisoa azpimarratuz, eta beraien lana gogoz egiten dutela goraipatuz. Gainera, ikusleekiko esker onak ere eman nahi izan ditu.

Azkenik, Valentzia Basketi erreferentzia egin dio, nahiz eta irabazi eta playoffetan jarraitu, beraiek Miribillan duten giroa eta taldearenganako afizioaren maitasuna inoiz ere izango ez dutela azpimarratuz. ?Bizkaiko kulturaren adierazle da, jendeak eskaintzen digun errespetua, seriotasuna eta une latzetako presentzia. Oro har, desberdina da?, azaldu du Sito Alonso entrenatzaileak.