Itxi

Bilbao Basket

Entrenatzailea

Sito Alonsok 2020. urtera arte berritu du kontratua

ERREDAKZIOA

Talde bilbotarrak bere twitter kontuan baieztatu duenez, entrenatzaile madrildarrak beltzezko gizonekin jarraituko du.

0:21

Sito Alonsok Bilbao Basketekin zeukan kontratua berritu egin du eta, beraz, talde bizkaitarraren entrenatzaile izango da, 2020. urtera arte.

Alonsok ilusio handiarekin hartu du albistea eta berarentzat erronka berezia dela nabarmendu nahi izan du, izan ere, anbizio handiko proiektu desberdin gisa definitu ditu datozen denboraldiak, nahiz eta jakin taldeak zailtasun ekonomikoak bizi dituela.

«Iaz ikaragarria izan zen zen bideraezina zirudien proiektuak horrenbesteko babesa jaso izatea eta, hain zuzen ere, horixe izan zen besteengandik desberdindu gintuena. Oro har, Bizkaian saskibaloiak sorrarazten duen sentimendua bestelakoa da, eta Bilbao Basketekoa izatea berezia da», azaldu du hunkituta talde bizkaitarreko entrenatzaileak.

t="utf-8">