Itxi

Bilbao Basket

Eurocup

Bilbao Basketek sekulako astindua eman dio EWE Oldenburgi (60-94)

Mikel Dominguez | eitb.eus

Dominionek ez dio Alemaniako aurkariari aukerarik eman. Erabateko nagusitasuna izan dute Oldenburgen, eta Eurokopako bigarren garaipena eskuratu dute.

1:02

Dominion Bilbao Basketek Eurokopako bigarren garaipena eskuratu dute, EWE Basketsen auka (60-94). Beltzezko gizonek, gainera, ez dute nolanahi irabazi. Aurretik eraman dute erresistentziarik jarri ez duen aurkaria.

Bilbao Basketek partidaren kontrol osoa izan du. Ez du arazorik izan defentsan. Azpimarratzeko lana egin dute atzean. Hutsegite gutxi izan dute, eta beraz, oso arrisku txikia sortu du EWE Basketsek.

Erasoan ere, alde handia egon da bi taldeen artean. Alemaniarrek arazoak izan dituzte antolatzaile lanetan, batez ere Chris Kramer egon ez denean. Jaurtiketaren bila jokatu dute, beraz, eta horrek erraztasun handiak eman dizkio Dominion Bilbao Basketi, erreboteak baliatuta.

Hasieratik aldea zabaldu du Bilbao Basketek, baina lehenengo laurdenean behintzat, Oldenburg berriz partidan sartzeko gai izan da, gauzak txarto jarri arren. Talde lehiakorra zela erakutsi nahi izan du.

Bigarren laurdenetik aurrera, baina, nahi bezala aritu dira beltzezko gizonak, kanpotik barrura eta baita jokoa irekitzen ere. Jokaldiak nahi duen moduan antolatu ditu, nahi duen lekuan bukatuta. Aurkariak ez ditu defentsa lanak ondo egin. 19ra arteko aldea lortua zuen Bilbao Basketek lehenengo zatian.

Atsedenalditik bueltan gauzak ez dira aldatu. Are gehiago, Bilbao Basketentzat hobetu dira. Erakustaldia eman dute bilbotarrek, arlo guztietan nagusitasuna erakutsiz. Beste aldean, ezer gutxi.

Hirukoetan portzentaje altua izan du Bilbao Basketek. Izan ere, ez du arazorik izan kanpotik jokatzeko, eta zenbaki zoragarriak lortu ditu hiruko lerrotik.

Jokalarien balorazioak partidaren azken minutuetan norgehiagokaren nondik norakoak argi uzten ditu. Bostek 20tik goragoko balorazioa zuten: Hannah (27), James (26), Suarez (25), Bertans (23) eta Borg (20). Beste aldean, bakar batek ere ez zuen nota positiboa. Txarrena, Qvale, -33ko balorazioarekin.

FITXA TEKNIKOA

EWE Baskets Oldenburg: Kramer (8), Prepelic (9), Paulding (11), Aleksandrov (8) eta Qvale (4) -hasierako boskotea- Winberg, Smeulders (14), Bacak, Lockhart, Schwethelm eta Duggins (6).

Dominion Bilbao Basket: Hannah (15), Bertans (17), Mumbrú (9), Alex Suárez (9) eta James (10) -hasierako boskotea-; Rau Lopez (3), Bogris (4), Ruoff (12), Hervelle (3), Borg (12), Todorovic eta Mendia.

Partzialak: 16-27, 29-45, 48-71 eta 60-94.

8-71 eta 60-94.