Itxi

Bilbao Basket

Eurocup

Bilbao Basketek lidergoa sendotu nahi du Olimpia Liubianaren aurka

Agentziak | Erredakzioa

Asteazken honetan, 20:30ean, Bilbao Arenan jokatuko du Dominionek Eurocupeko partida eta zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB1ek.

  • Dominion Bilbao Basket. Argazkia: EFE

    GBC-Bilbao Basket partidako artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Dominion Bilbao Basketek Eurokopako partida jokatuko du asteazken honetan Olimpia Liubianaren aurka. Norgehiagoka 20:30ean hasiko da, eta zuzenean eskainiko dute ETB1-ek eta eitb.eus-ek. Talde bizkaitarraren helburua, A multzoko lidergoa sendotzea izango da.

Olimpia garaipen beharrarekin iritsiko da Bilbora. Esloveniarrek ondo ekin zioten txapelketari Trentoren aurka (98-97) garaipena lortuta, baina azken bi partidak galdu egin ditu Nanterreren (83-72) eta Bonnen aurka (77-82).

Gasper Potonickek zuzentzen duen taldea, A multzoko bosgarren postuan dago garaipen bateko eta bi porroteko balantzearekin. Dominion, aldiz, multzoko liderra da, eta lidergo hori sendotu nahi du asteazken honetan bere zaleen aurrean.

Zach Wright (16 puntu, 5,7 errebote eta 4 asistentziako batez bestekoa Eurokopan) da Olimpia Liubianaren jokalari arriskutsuena. Miha Lapornik, Gregor Hrovat, Sasa Zagorac eta Sava Lesic dira Bilbao Basketek kontuan hartu beharko dituen beste jokalari batzuk.