Itxi

Bilbao Basket

Eurocup

Bilbao Basketek sailkapena lortu du, Oldenburgi irabazita (73-68)

Agentziak | Erredakzioa

Beltzezko gizonek galtzen hasi duten partida irauli diote talde alemaniarrari, eta multzoko sailkapenaren lehenengo postuan jarraitzen dute.

  • Bilbao Basket 71 - EWE Baskets Oldenburg 68 / EFE.

    Bilbao Basket 71 - EWE Baskets Oldenburg 68 / EFE.

Dominion Bilbao Basket Eurocupeko Last 32ra sailkatu da, multzoen fasea bukatzeko bi partida falta direnean. EWE Baskets Oldenburgi sufrituta irabazi ostean lortu du txartela, Bilbao Arenan (73-68).

Bilboko taldea azken laurden hasiera txarra garesti ordaintzetik gertu egon da. 64-51ko aldearekin hasi du azken laurden hori, baina 2-17ko partzial batek ezabatu du, eta aurretik jartzea lortu du Alemaniako taldeak, bukaerarako lau minutu baino ez zirenean falta (66-68).

Hala ere, garaiz esnatu da Bilbao Basket, eta agresibitate handiagoa baliatuta, garaipena itxi dute, Mumbru, Bertans eta Raul Lopezi esker, eta hurrengo fasera sailkatu dira.

FITXA TEKNIKOA

Bilbao Basket: Hannah (7), Bertans (15), Mumbru (12), Alex Suarez eta Bogris (9) -hasierako hamaikakoa-; Raul Lopez (12), Ruoff (7), James (2), Mendia, Dejan Todorovic (9) eta Borg.

EWE Baskets Oldenburg: Kramer (9), Prepelic (5), Paulding (12), Aleksandrov (3) eta Qvale (17) -hasierako hamaikakoa- Machado, Smeulders (4), Lockhart, Schwethelm eta Duggins (18).

Partzialak: 20-23, 17-17, 27-11 eta 9-17.

27-11 eta 9-17.