Itxi

Bilbao Basket

Eurocup

Bilbao Basket, A multzoko lehen postuaren bila

Agentziak | Erredakzioa

Dominionek Dolomiti Energia Trento izango du aurkari gaur, 20:30ean. Garaipenak A multzoko lehen postua ziurtatzen dio. Partida zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB1ek.

  • Bilbao Basket. Argazkia: EFE

    Bilbao Basket, multzoko lehen postuaren bila. Argazkia: EFE

Dominion Bilbao Basketek A multzoko lehen postuan bukatu nahi du Eurokopako lehen fasea. Horretarako, garaipena lortu beharko du Dolomiti Energia Trentoren aurka, Bilbao Arenan. Partida 20:30ean hasiko da, eta zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB1ek.

Talde bizkaitarrak 75-80 irabazi zion Dolomiti Trentori lehen itzuliko partida, eta garaipenak lehen postua bermatzen dio Dominioni. Italiako taldea da Bilbao Basketi lehen postua ken diezaioken bakarra. Bi taleek zazpina garaipen eta bina porrot eskuratu dituzte Eurokopako multzoen fasean.

Sito Alonsok zuzentzen duen taldea da faboritoa Italian Dolomitiri irabazi ziolako, eta Endesa Ligako azken partidan Laboral Kutxaren aurkako derbian garaipena lortu zuelako. Bilbao Basketek etxetik kanpo emaitza onak atera ditu Eurokopan, baina etxean ez dira horren ondo ibili. Asteazkenean, etxean garaipena lortuta agurtu nahi dute multzoen fasea.