Itxi

Bilbao Basket

Asteazkenean, 20:45ean

Bilbao Basketek ezustekoa eman nahi du Bartzelonaren aurka

Agentziak | Erredakzioa

Dominionek asteazken honetan jokatuko du Palaun, 20:45ean. Talde bizkaitarrak garaipena lortu nahi du, Kopara sailkatzeko dituen aukera urriak ez galtzeko.

  • Sito Alonso. Argazkia: EFE

    Sito Alonso, Bilbao Basketeko entrenatzailea. Argazkia: EFE

Dominion Bilbao Basketek asteazken honetan jokatuko du Bartzelona Lassaren aurka Palau Blaugranan, 20:45ean. Partida zaila izango da talde bizkaitarrarentzat, baina ezustekoa ematen saiatuko dira.

Sto Alonsok zuzentzen duen taldea emaitza onak lortzen ari da etxetik kanpo jokatzen dituen partidetan; bostetik bost garaipen lortu ditu Eurokopan etxetik kanpo, eta bostetik hiru partida irabazi ditu kanpoan, Endesa Ligan.

Hala ere, Dominion burumakur iritsiko da asteazkeneko partidara, iragan larunbatean Estudiantesen aurka galdu egin baitzuen Bilbao Arenan. Porrotak asko zaildu dizkio Errege Kopara sailkatzeko aukerak. Badirudi Kopara sailkatzeko postuak oso definituta daudela: Valentzia (11-0), Real Madril (10-1), Bartzelona (10-1), Laboral Kutxa (8-3), Herbalife Gran Canaria (7-4) eta Rio Natura Monbus Obradoiro, antolatzailea. Ondorioz, bi postu egongo dira lehian lehen itzuliko azken jardunaldi hauetan eta Bilbao Basketek ezin du asko huts egin Kopatik at geratu nahi ez badu.