Itxi

Bilbao Basket

67-72

Bilbao Basketek garaipen garrantzitsua eskuratu du Manresaren aurka

Erredakzioa

ICL Manresaren eta Dominionen arteko partida oso parekatua izan da, eta azken minutuetan erabaki da talde bizkaitarraren alde (67-72).

  • ICL Manresa-Dominion Bilbao Basket. Argazkia: EFE

    Bilbao Basketek 67-72 irabazi dio ICL Manresari. Argazkia: EFE

Dominion Bilbao Basketek garaipen garrantzitsua lortu du ICL Manresaren aurka (67-72) eta talde bizkaitarrak Errege Kopara sailkatzeko lehian aurrerapauso handia eman du.

Neurketa oso parekatua izan da hasieratik amaieraraino. Lehen laurdena oso lehiatua izan da, eta Bilbao Basketek lau puntuko abantaila eskuratu du lehen hamar minutuen amaieran (15-19). Bigarren laurdenean, ordea, etxeko taldea nagusi izan da, eta ICL Manresak emaitza iraultzea lortu du. Norgehiagoka, Manresaren aldeko 41-36ko emaitzarekin iritsi da atsedenaldira.

Atsedenalditik kantxara itzultzean lehia estua mantendu dute bi taldeek. Bietako batek ere ezin izan du abantaila handirik lortu. Markagailua estu joan da, eta Bilbao Basketek hiru puntuko errenta lortu du hirugarren laurdenaren amaieran (51-54). Azken hamar minutuak ere oso parekatuak izan dira, baina azken txanpan Bilbao Basketek aurkariak baino gehiago asmatu eta garaipena lortu du (67-72).

Fitxa teknikoa:

67. ICL Mantesa (15+26+10+16): Milisavljevic (2), Simon (9), Otverchenko (5), García (2), Musli (20) -hasierako bostekoa- Sandul (6), Hernandez (6), Flis (7), Grigonis (6), Barrera (-), Sánchez (-) eta Montañez (4).

72. Dominion Bilbao (19+17+18+18): Hannah (13), Bertrans (18), Mumbru (13), Suarez (5), Bogris (7) -hasierako bostekoa-, Hervelle (2), Mendía (-), Ruoff (8), Borg (2) eta Lopez (4).

Epaileak: Antonio Conde, Manuel eta Jordi Aliaga.

a Jordi Aliaga.