Itxi

Bilbao Basket

Endesa Liga

Dominion Kopan izango da; Baskoniak irabazi egin du; eta GBCk, galdu

Agentziak | Erredakzioa

Bilbotarrak Obradoirori gailendu zaizkio 88-83, Laboral Kutxak Andorra menderatu du 95-83 eta Retabet.es-ek galdu egin du etxean, Joventuten aurka, 70-74.

  • Bertans eta Hervelle, partidako jokaldi batean. Argazkia: Efe.

    Bertans eta Hervelle, partidako jokaldi batean. Argazkia: Efe.

Dominion Bilbao Basketek Errege Koparako txartela lortu du Rio Natura Mombusi, Kopako aurtengo edizioko anfitrioiari, 88 eta 83 gailenduta.

Obradoirok lanak eman dizkie Sito Alonsoren gizonei hirugarren laurdeneko erdialdera arte, eta hortxe, bilbotarren nagusitasuna onartuta, amore eman dute. Gauzak horrela, bilbotarrek lasai jokatu dituzte azken minutuak, markagailuan izan duten aldea ondo kudeatuz.

88.- Dominion Bilbao Basket (27+26+16+19): Hannah (18), Bertans (9), Mumbrú (24), Alex Suárez y Hervelle (5) -hasierako boskotea-; Raúl López (3), Ruoff (8), Borg (12), Bogris (4) y Mendia (5).

83.- Río Natura Monbus (23+12+21+27): McGrath (20), Bendzius (13), Waczynski (19), Triguero (2) y Caloiaro (7) -hasierako boskotea-; Haws (3), Brown (3), Pustovyi (7), Yusta (7), Cárdenas y Pozas (2).

Partzialak: 27-23, 53-35 (atsedenaldia), 69-56 eta 88-83 (amaiera).

 

Baskonia nagusi, Andorraren aurka (95-83)

Fernando Buesa Arenan, Andorrak Kopa jokatzeko zituen aukerak agortu ditu, Laboral Kutxarekin 95-83 galduta. Kanpotarrek sendo hasi dute norgehiagoka, kopa jokatzeko aukera jokoan zutela jakinda.

Velimir Persovicen gizonak ustekabean harrapatu ditu aurkariek hasieratik jarritako erritmoak, eta lehen minutuetan sufritu egin dute. Baina Andorrakoak hobeto ari zirenean, Baskonia suspertu eginda eta egoera irauli du, garaipena lortu arte.

95 - Laboral Kutxa (25+27+28+15): Adams (17), Causeur (7), Hanga (8), Shengelia (11), Diop -hasierako boskotea-, James (3), Blazic (9), Corbacho (2), Bourousis (26), Planinic (2) eta Tillie (10).

83 - Morabanc Andorra (21+22+19+21): Sada (2), Bogdanovic (10), Stojanoski (22), Gomes (4), Shermadini (17)-hasierako boskotea-, Clark (4), Jones (9), Navarro (9), Schreiner (3), Pino (3).

 

Retabet.es-en porrota etxean (70-74)

Joventut garaile atera da Donostian (70-74), gipuzkoarrak irabaztear izan diren partidan.

Kanpoko jaurtiketetan erakutsitako maisutasunak abantaila eman die kataluniarrei momenturik garrantzitsuenetan. Azken 11 neurketetatik bigarrena irabazi dute.

70.- Gipuzkoa Basket: Llompart (10), Txemi Urtasun (10), Vrkic (6), Doblas (15), Wear (11)- hasierako boskotea- Landry (5), Agbelese (4), Lawrence (4), Olaizola, Motos, Grimau (5).

74.- FIATC Joventut; Sabat (15), Ventura (7), Suton (10), Brandon (9), Drame (16),- hasierako boskotea- Vidal (9), Llovet (5), Abalde (3), Nogues, Sans Árbitros: Jiménez, Peruga eta Planells.

Markagailua: 25-20; 38-40- atsedenaldia- 56-53; 70-74.

- 56-53; 70-74.

- 56-53; 70-74.

- 56-53; 70-74.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Baskonia