Itxi

Bilbao Basket

Denboraldia amaitu arte

Lituaniako Tautvydas Slezas fitxatu du Bilbao Basketek

Angencias | Redacción

LEB Oro mailako Caceres taldean aritu da orain arte. Pibota da eta Mirza Begicek utzitako hutsunea betetzeko helduko da.

  • Tautvydas Slezas. EFE

    Tautvydas Slezas. EFE

Dominion Bilbao Basketek Tautvydas Slezas pibota fitxatu du denboraldia amaitu arte. LEB Oro Mailan aritu da Extremadurako Caceres taldean.

Pibotak 25 urte ditu, 2.06 metroko altuera eta batez beste 7,8 puntu, 8,3 errebote, 1,9 asistentzia eta 12,3ko balorazioa.

Jokalariak asteartean gainditu beharko du azterketa medikoa bere taldekide berriekin entrenatu baino lehen.

Mirza Begicek utzitako hutsunea betetzeko heldu da Slezas , oraindik 6-8 aste egongo baita kantxetatik hurrun.