Itxi

Bilbao Basket

Eurokopa

Bilbao Basketek garaipena behar du final-zortzirenetara sailkatzeko

Agentziak | Erredakzioa

Dominionek Banvit Bandirmaren aurka jokatuko du asteazkenean, 18:00etan, Turkian. Irabazten duenak sailkapena lortuko du. Partida zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.

  • Bilbao Basket-Banvit Bandirma. Argazkia: EFE

    Last 32ko Bilbao Basket-Banvit Bandirma partidako irudia. Argazkia: EFE

Dominion Bilbao Basketek asteazken honetan jokatuko du Banvit Bandirmaren aurka, 18:00etan, Turkian. Eurokopako 'Last 32'ko azken jardunaldiko partida honetan, irabazleak final-zortzirenetarako sailkapena lortuko du. Norgehiagoka zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.

Banvit Kara Ali Acar pabilioian 3.000 zalek babestuko dute Turkiako taldea. Ez da pabilioi handia, baina zaleak oso sutsuak dira. Urtarrilaren 13an Bilbao Arenan bi talde hauek jokatu zuten neurketan Dominionek 76-85 galdu zuen, Bilbao Basketek hamar puntuko abantaila zuelarik partida amaitzeko zortzi minutu falta zirenean.

Turkiarren aurkako lehia horretan lesionatu zen Mirza Begic Bilbao Basketeko jokalaria eta martxoara arte baja izango da. Bandirmaren aurka jokatuko ez duen beste joalari bat Tautvydas Slezas talde bizkaitarraren azken fitxaketa izango da. Ez zuten garaiz inskribatu Eurokopako zerrendan.

Bilbao Basketen jokatu zuten Adrien Moerman eta Jackie Carmichael dira Sito Alonsok zuzentzen duen taldeak gertutik zaindu beharko dituen Banvit Bandirmako jokalari arriskutsuenak.