Itxi

Bilbao Basket

71-81

Bilbao Basket finalik gabe geratu da

A.B.

Herbalife Gran Canariak 71-81 irabazi dio Dominioni Errege Kopako lehen finalerdia. Talde bizkaitarrak 19 puntuko aldea izan du 3. laurdenean, baina kanariarrak gehiago izan dira azken laurdenean.

  • Omic, Herbalife Gran Canaria. Argazkia: EFE

    El Herbalife ha ganado 71-81 alBilbao Basket. Argazkia: EFE

Dominion Bilbao Basketek eskura izan du Errege Kopako finalerako txartela, baina Herbalife Gran Canariak 71-81 irabazi dio finalerdietako partida eta kanariarrek jokatuko dute final handia. Talde bizkaitarrak 19 puntuko aldea izan du hirugarren laurdenean, baina behera etorri da azken 15 minutuetan.

Oso ondo ekin dio Bilbao Basketek partidari 5-0eko partzialarekin, baina Herbalifek jarraian erantzun eta aurrea hartu du markagailuan (8-9). Kanariarrek aurrea hartu ostean, Bilbao Basketek erritmo biziagoa ezarri dio partidari eta bost puntuko abantaila lortu du (16-11). Lehen laurdenaren amaierako minutuetan nagusi izan da talde bizkaitarra eta aldea handitzea lortu du (22-15).

Bigarren laurdenean, nabarmenagoa izan da Bilbao Basketen nagusitasuna. Talde kanariarra ezinean ibili da, eta Dominionen aldeko 46-34ko emaitzarekin iritsi da partida atsedenaldira.

Atsedenalditik bueltan, Dominionek 19 puntuko aldea izatea lortu du (55-36) eta Herbalife ezinean ibili da. Hirugarren laurdenaren erdialdetik aurrera, ordea, Bilbao Basketek beherakada izan du; talde kanariarrak. aldiz, lanean jarraitu du, eta aldeak murrizten hasi da. Aito Garcia Renesesek zuzentzen duen taldeak amaiera bikaina eman dio hirugarren laurdenari, desabantaila zazpi puntura murriztuta (55-48).

Azken laurdenean, partida gehiago parekatu da. Herbalifek hasiera bikaina eman dio laugarren laurdenari eta amaierarako bost minutu falta izan direnean, kanariarrek lehia berdintzea lortu dute (62-62). Hurrengo jabetzan, gainera, Kanariar Uharteetako taldeak aurrea hartu du markagailuan (62-64). Ordutik aurrera, Herbalife aurretik joan da bi eta bost puntu bitarteko aldearekin eta azken bi minutuetan Bilbao Basket baino askoz gehiago izan da (71-81). Ondorioz, Bilbao Basketi ihes egin dio eskuan izan duen finalerako txartelak eta Herbalife Gran Canaria da Errege Kopako lehen finalista.

Fitxa teknikoa:

71 - Dominion Bilbao Basket (22+24+9+16): Bertrans (13), Hannah (20), Bogris (8), Mumbru (17) eta Hervelle (6) -hasierako bostekoa-, Slezas, Ruoff, Mendía, Todorovic (2), Lopez (5) eta Suarez.

81 - Herbalife Gran Canaria (15+19+14+33): Oliver (18), Newley (4), Salin (12), Báez (10) eta Omic (9) -hasierako bostekoa-, Pangos (9), Savane (1), Seeley (6), Pauli, Rabaseda (4) eta Aguilar (8).

Epaileak: Antonio Conde, Benjamn Jimenez eta Fernando Calatrava.

 

trava.