Itxi

Bilbao Basket

Ofiziala

Carles Duran, Bilbao Basketeko entrenatzaile berria

eitb.eus

Asteazkenean aurkeztuko dute, Valentzia Basket taldetik heldu da eta Velimir Perasovicen laguntzailea izan da, besteak beste.

1:04

Dominion Bilbao Basket eta Carles Duran entrenatzaileak akordioa lortu dute prestatzaile katalanak talde bilbotarra zuzendu dezan datozen bi denboraldietan. Aurkezpen ofiziala asteazkenean izango da, Bilbon, 17:00etan, talde bilbotarrak bere webgunean jakinarazi duenez.

Carles Duran Valentzia Basket taldetik dator. 2014-2015 denboraldian Velimir Perasovicen laguntzaile modura aritu zen Valentzian, baina, entrenatzaile kroaziarra kargutik kendu ondoren, lehen entrenatzaile bihurtu zen, Endesa Ligako finalaurrekora iritsiz. Joan den denboraldian Pedro Martinezen laguntzaile izan zen Valentzian.

KIROL-IBILBIDEA

1998-2003. Joventut de Badalona.
2003-04. DKV Joventut.  Aíto Garcia Renesesen laguntzailea
2004-05. DKV Joventut. Aíto Garcia Renesesen laguntzailea
2005-06. CB Prat. EBA.
2006-07. CB Prat. LEB 2.
2007-08. DKV Joventut. Kadetea.
2008-09. DKV Joventut. Sito Alonsoren laguntzailea
2009-10. DKV Joventut. Sito Alonsoren eta Pepu Hernandezen laguntzailea
2010-11. CB Prat. LEB Mailan.
2011-12. CB Prat. LEB Mailan.
2012-13. CB Prat. LEB Mailan.
2013-14. CB Prat. LEB Mailan.
2014-15. Valencia Basket. Velimir Perasovicen laguntzailea
2015. Valentzia Basket.
2015-16. Valentzia Basket. Pedro Martinezen laguntzailea

t="utf-8">