Itxi

Bilbao Basket

Gaur, 20:30ean

Bilbao Basket Eurokopan estreinatuko da Alba Berlinen aurka

Erredakzioa

Gaur jokatuko du Dominionek Eurokopako bere lehen partida, 20:30ean Bilbao Arenan eta zuzenean eskainiko dugu eitb.eus-en eta ETB1en.

1:13

Dominion Bilbao Basketek Endesa Ligako bolada onari jarraipena eman nahi dio Eurokopan eta txapelketa honetan bere lehen partida jokatuko du Alba Berlinen aurka. Norgehiagoka, 20:30ean jokatuko da Bilbao Arenan eta zuzenean jarraitu ahalko da eitb.eus webgunean eta ETB1en.

Eurokoparen formatu berriaren ondorioz, lehen jardunaldian atseden hartu zuen Dominionek multzoak bost taldekoak baitira. Alemaniako taldeak garaipena lortu zuen lehen jardunaldian Montakit Fuenlabradaren aurka (88-81). Bilbao Basketek 80-89 irabazi zion Madrileko taldeari Endesa Ligan. Alba Berlinek Eurokopako finaletik at utzi zuen talde bizkaitarra 2010ean.

Alba Berlinek jokalari estatubatuar asko ditu: Payton Silva, Dominique Johnson, Tony Gaffney eta Paul Carter, esaterako. Engin Atsur, Akeem Vargas, Ismet Akpinar eta Niels Giffey jokalariek osatzen dute talde alemaniarra Radosavlejivekin batera.

Talde sendoa den arren, Bilbao Basketek ez du beldurrik izan behar, sasoiko baitago. Bartzelonari ondo irabazi zion igandean Endesa Ligan eta taldeak irabazi egin ditu orain arte jokatutako partida guztiak. Alex Mumbru eta Scott Bamforth maila bikaina ematen ari dira. Bi jokalari hauekin batera Tabuk, Hervellek eta Ericek osatzen dute hasierako bostekoa. Gainera, aulkitik ateratzen diren Salgado, Borg, Lapornik, Todorovic, Nikolic eta Buva jokalariek asko laguntzen diote taldeari.

 

deari.

 

deari.

 

deari.