Itxi

Bilbao Basket

Azaroaren 9an

Bilbao Basket-Khimki partida Casillan jokatuko da

Erredakzioa

Bilbao Arenan badmintoneko junior mailako Munduko Txapelketa jokatuko da azaroaren 2tik 13ra artean eta azaroaren 9ko Eurokopako partidarako kantxa aldatu behar izan du talde bizkaitarrak.

  • Bilbao Basket. Argazkia: EFE

    Dominion Bilbao Basket. Argazkia: EFE

Dominion Bilbao Basket-Khimki Moscu Region Eurokopako partida Casilla pabilioian jokatuko da azaroaren 9an, 20:30ean. Bizkaiko taldeak Bilbao Arenan jokatzen ditu etxeko partidak, baina azaroaren 2tik 13ra artean badmintoneko junior mailako Munduko Txapelketa jokatuko denez, kantxa aldatu behar izan du Bilbao Basketek.

Casilla pabilioian jokatzen zituen Dominionek bere etxeko partidak 2010eko irailaren 15era arte eta kantxa zaharrari agur esateko adiskidantzazko partidan Khimki izan zen talde bilbotarraren aurkaria.

 

karia.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Bilbao Basket