Itxi

Bilbao Basket

Eurocup

RETAbet Bilbao Basketek garaipena behar du Fuenlabradaren aurka

Erredakzioa

Asteazken honetan jokatuko du Bilbao Arenan Eurocupeko 9. jardunaldiko partida, eta irabazi beharra dauka. Norgehiagoka zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB1ek, 20:30ean.

  • Alex Mumbru. Argazkia: EFE

    Alex Mumbru. Argazkia: EFE

RETAbet Bilbao Basketek asteazken honetan jokatuko du Fuenlabradaren aurka Eurocupeko 9. jardunaldiko partida Bilbao Arenan, 20:30ean. Bizkaiko taldeak irabazi egin behar du 'Top 16'ra sailkatzeko aukerak izaten jarraitu nahi badu. Norgehiagoka zuzenean eskainiko dute eitb.eus webguneak eta ETB1ek.

'Beltzezko gizonek' garaipena behar dute, eta bi puntuko aldearekin irabazten saiatu behar dute, Fuenlabradarekin eta Alba Berlinekin berdinduta bukatuko balu etekina ateratzeko. Are gehiago, Bilbao Basketi ondo etorriko litzaioke 11 puntuko aldearekin irabaztea, puntu horien aldearekin galdu baitzuen Madrilgo taldearen aurka lehen itzuliko partida. Horrela, Fuenlabradarekin sailkapenean berdinduz gero, talde bilbotarrak egingo luke aurrera.

Dena den, egoera kritikoan dago RETAbet Bilbao Basketen Eurocup txapelketan. Puntuen aldea galduta du multzoko talde guztiekin, eta Fuenlabradari irabazteaz gain, azken jardunaldian ere garaipena beharko du Khimki liderraren aurka, Errusian, azken jardunaldian.

n jardunaldian.

n jardunaldian.