Itxi

Bilbao Basket

Fuenlabradari irabazi dio

Bilbao Basketek bizirik jarraitzen du Eurokopan (97-83)

Agentziak | Erredakzioa

Carles Duranen taldeak partida bikaina jokatu du eta 14 puntuko errenta atera die madrildarei. Ondorioz, bizirik jarraitzen dute Top 16an sartzeko lehian.

1:24

RETAbet Bilbao Basketek Fuenlabradak Madrilen lortutako 11 puntuko aldea irauli du asteazken honetan Miribilla, neurketa 97 eta 83 irabaziz. Ondorioz, bi taldeek azken jardunaldira arte itxaron beharko dute Top 16an sartzen diren edo ez ikusteko.

Datorren asteazkenean jokatuko den fase erregularreko azken jardunaldian biak galtzaile ateraz gero, bilbotarrek egingo lukete aurrera. Bilbao Baksetek Khimki indartsuaren aurka jokatuko du Errusian, eta Fuenlabradak, berriz, Lietuvos Rytas hartuko du etxean.

Gaurko partidako garaipena bigarren zatian bideratu dute beltzezko gizonek, Jota Cuspineraren jokalariek izandako beherakaja aprobetxatuta. Madrildarren artean, Moussa Diagne lesionatu egin da lehen zatiaren amaieran. Marko Popovic ere baja izan da partida hasieratik.

Etxeko pivotak nagusi izan dira kantxan bigarren laurdenetik aurrera: Michael Eric (16 puntu, 10 errebote eta 24ko balorazioa) eta Ivan Buva (16 puntu, 6 errebote eta 18ko balorazioa).  Hortik aurrera, aldea zabaltzen joan dira markagailuan, Alex Mumbruren (13 puntu, 6 asistentzia eta 16ko balorazioa) eta Scott Bamforthen (13 puntu, 4 asistentzia eta 16ko balorazioa) laguntzarekin, azken 10 minutuetan batez ere.

 

Fitxa teknikoa

97 - RETAbet Bilbao Basket (20+25+29+23): Tabu (8), Todorovic (11), Mumbrú (13), Hervelle (6) y Eric (16) -hasierako boskotea-; Salgado (2), Lapornik (8), Bamforth (13), Buva (16), Mendia (4) eta Borg.

83 - Montakit Fuenlabrada (18+19+22+24): Hakanson (3), Llorca (16), Paunic (5), Wear (8) y Diagné (4) -hasierako boskotea-; Rupnik (6), Cruz (14), Smits (14), O'Leary (3), Sekulic (2) eta Rey (8).

Partzialak: 20-18, 45-37 (atsedenaldia); 74-59 eta 97-83 (amaiera).

7-83 (amaiera).