Itxi

Bilbao Basket

Asteazkena, 20:00

Bilbao Basketek Kopako postuetara itzuli nahi du Santiagon

Agentziak | Erredakzioa

Beltzezko gizonek Rio Natura Monbus Obradoiroren kantxan jokatuko dute,  azken emaitzak hobetzeko asmoz, asteazkenean 20:00etan.

0:20

RETAbet Bilbao Basketek Rio Natura Monbus Obradoiroren kantxan jokatuko du Endesa Ligako 14. jardunaldian, asteazkenean 20:00etan. Beltzezko gizonek konfiantza berreskuratu nahi dute, Errege Kopako postuetara itzultzeko asmoz.

Ligaren atsedenaldia baino lehen, Bilbao Basketek hiru neurketa galdu zituen estekan: Real Madrilen aurka; Khimkiren kontra Eurokopan, kanporatuta geratu zenean, eta UCAM Murtziaren aurka, Kopako postuetatik kanpo geratuta.

Danilo Nikolic gabe joango da Santiagora Carles Duranen taldea. Vasilije Vuceticek eta Sergio Llorentek taldearekin bidaiatuko dute.

Estatistika RETAbeten aurka dago. Fotes do Sarren jokatutako sei partidetatik bakarra irabazi du.

rra irabazi du.

rra irabazi du.

rra irabazi du.

rra irabazi du.