Itxi

Bilbao Basket

Garaipena

RETAbet Bilbao Basketek Bartzelona menderatu du Palaun (68-76)

Agentziak | Erredkzioa

Bilbotarrek historiako bigarren garaipena lortu dute, 16 porrot eta garaipen bakarraren ostean.

  • Rice Tyrese eta Jonathan Tabu. Argazkia: Efe.

    Rice Tyrese eta Jonathan Tabu. Argazkia: Efe.

RETAbet Bilbao Basket nagusi izan da Palaun Bartzelona Lassaren aurka jokatutako Liga partidan. Bilbotarrak 68 eta 76 gailendu dira. Neurketa azken laurdenean erabaki da, bi taldeek erakustaldia eman baitute 6,75 metroko marratik egindako jaurtiketetan.

Alex Mumbru (17 puntu) eta Jonathan Tabu (10 puntu eta 16ko balorazioa) jokalariek hartu dute taldearen zama, eta horri esker bilbotarrek historiako bigarren garaipena lortu dute kataluniarren kantxan. Bartzelonari intentsitatea falta izan zaio, ez da gai izan partidaren kontrola hartzeko, Vezenkov (20 puntu) eta Eriksson (9) gazteek gogoa erakutsi duten arren.

Bilbao Basketek beldur barik jokatu du, Palaun partida bakarra irabazi eta 16 galdu dituen arren.

Lehen minutuetan berdintasuna izan da nagusi. Etxekoek lau puntuko aldea lortu dute (16-12), baina Ivan Buva agertu da eta lehen laurdena aurretik amaitu dute bizkaitarrek (20-22).

Bigarrenean nor baino nor gehiago aritu dira bi taldeak, 28na egin dute, eta atsedenaldira 37 puntuko berdinketarekin joan dira.

Hirugarren laurdenean, neurketa nahastu egin da. Baloi asko galdu eta pase asko huts egin dituzte. Gauzak horrela, markagailuan ez da alderik zabaldu (49-48).

Azken laurdenean kale egin du Bartzelonak. Bilbao Basketek, berriz, Jonathan Taburen gidaritzapean, etxekoen ahultasuna aprobetxatu du eta garaipenak ez dio ihes egin.

 

Fitxa teknikoa

68 - Bartzelona Lassa (20+17+12+19): Rice (11), Koponen (4), Perperoglou (2), Vezenkov (20), Faverani (9) -hasierako boskotea-, Claver (2), Navarro (2), Peno (3), Eriksson (9), Diagné (-) eta Tomic (6).

76 - RETAbet Bilbao Basket (22+15+11+28): Tabu (10), Bamforth (13), Mummbrú (17), Hervelle (3), Eric (7) -hasierako boskotea- Borg (2), Lapornik (4), Salgado (-), Todorovic (11), Buva (7) y Nikolic (2).

y Nikolic (2).