Itxi

Bilbao Basket

79-86

Bilbao Basket playoff postuetara itzuli da Manresari irabazita

Erredakzioa

RETAbetek 79-86 irabazi dio ICL Manresa taldeari eta laugarren garaipena jarraian lortu du Endesa Ligan.

  • ICL Manresa-RETAbet Bilbao Basket. Argazkia: EFE

    ICL Manresa-RETAbet Bilbao Basket(79-86) . Argazkia: EFE

RETAbet Bilbao Basketek 79-86 irabazi dio ICL Manresari Nou Congost pabilioian eta Bizkaiko taldea playoff postuetan da, Endesa Ligako zortzigarren postuan. Laugarren garaipena jarraian lortu du Bilbao Basketek.

Hasieratik nagusi izan da Carles Duranek zuzentzen duen taldea eta lehen hamar minutuak bost puntuko abantailarekin bukatu ditu (16-21). Bigarren laurdenean markagailuan zuloa ireki du Bilbao Basketek eta abantaila polita lortu du atsedenaldira iristerakoan (37-48).

Atsedenalditik kantxara itzuli ostean ICL Manresak ezin izan du RETAbet Bilbao Basketen joko-maila gainditu eta Bizkaiko taldeak hamaika puntuko abantailari eutsi egin dio (58-69). Azken laurdenean Bilbao Basketek kontrolpean izan du norgehiagoka eta garaipena eskuratu du (79-86).

Fitxa teknikoa:

79 - ICL Manresa (16+22+20+21): Machado (6), Suggs (13), Tomas (6), Trapani (10), Rey (6) -chasierako bostekoa- Auda (4), Aranitovic (2), Cakarun (15), Belemene (5), Cvetkovic (9) eta Costa (3).

86 - RETAbet BILBAO BASKET (21+26+22+17): Tabu (3), Bamforth (19),  Mumbrú (20), Hervelle (11), Buva (10) -hasierako bostekoa-, Todorovic (6), Eric (5), Borg (4), Lapornik (-), Nikolic (3) eta Salgado (5).

Epaileak: Garcia Gonzalez, Bulto eta Caballero.

eta Caballero.