Itxi

Bilbao Basket

Porrota Miribillan

RETAbet Bilbao Basketi playoffetarako bidea korapilatu zaio

Agentziak | Erredakzioa

Carles Duranen taldeak UCAM Murtziarekin galdu du etxean 71-82, eta, bide batez, murtziarrak playoffetan sartzeko azken posturako lehian sartu dira.

5:16

Fotis Katsikaris bilbokoen entrenatzaile ohiaren UCAM Murtzia taldea gailendu da RETAbet Bilbao Basketen aurka jokatutako partidan. Garaipen argia lortu dute murtziarrek. 71-82, Miribillan. Gauzak horrela, bizkaitarrei zaildu egin zaie playoffetan sartzeko bidea.

Markagailuak 11 puntuko aldea erakutsi arren, norgehiagoka nahiko orekatua izan da. Garaipena hirugarren laurdenean lortu dute Katsikarisen mutilek, Facundo Campazok egindako joko onari esker (12 puntu, eta 18ko balorazioa). Daniel Clark ere bikain aritu da (9 puntu,6 errebote eta 10eko balorazioa).

Aipatzekoa izan da ere Pedro Llompartek, lehen zatian, eta Nemanja Radovicek egindako lana.

Bilbotarrei dagokienez, Michael Eric izan da onena (14 puntu, 6 errebote eta 17ko balorazioa), mateetan huts nabarmenak egin dituen arren, eta, ondoren, Scott Bamforth (16 puntu, 5 errebote eta 20ko balorazioa).

Emaitza honen ondorioz, UCAM Murtziak Bilbao Basketek baino bi garaipen gutxiago ditu orain, eta zortzigarren posturako borrokan sartu dira. Beltzezko gizonak bederatzigarren dira, baina gero eta aurkari gehiago dituzte zortzigarren izateko lehian.

 

Fitxa teknikoa

71 - RETAbet Bilbao Basket (12+21+15+23): Borg, Bamforth (16), Mumbrú (5), Hervelle (9) y Eric (14) -hasierako boskotea-; Salgado (4), Lapornik (9), Todorovic (4), Nikolic (2) eta Buva (8).

82 - UCAM Murcia (17+20+26+19): Campazzo (12), Baron (6), Rojas (6), Antelo (7) y Delía -hasierako boskotea-; Llompart (10), Benite (7), Soko (10), Radovic (13), Tumba (2), Clark (9) eta Ortega.

Partzialak: 12-17, 33-37 (atedenaldia); 48-63 eta 71-82 (amaiera).

1-82 (amaiera).