Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Bilbao Basketek Valentzia Ligako liderrari irabazi dio 88-75

  • facebook
  • twitter

Bilbao Basket

Garaipena

Valentzia liderrari irabazi eta play-offei begira da RETAbet Bilbao Basket

Agentziak | Erredakzioa

2017/04/13

Carles Duranen taldeak hirugarren laurdenean hautsi du partida (24-17), Taburen bidez.

10:16
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

RETABET Bilbao Baketek Valentzia Basket liderrari irabazi dio 88 eta 75, Tabuk partida bikaina eginda, Endesa Ligako 27. jardunaldian atzeratutako partidan. Ematza horri esker, bilbotarrek sendo jarraitzen dute play offetan sartzeko lehian, eta valentziarrek lidergoa galdu dute.

Bilbotarrak nagusi izan dira hasieratik. Tabuk ondo gidatu zuen taldea, 27 puntu egin ditu, eta neurketako saskiratzailerik onena izan da. Aipatzea da ere Alex Mumbruren lana, bilbotarren jokoaren euskarri sendoa izan da kataluniarra.

RETAbet Bilbao Basketek puntu bakar batera dauka orain zortzigarren postua. Tabu eta Mumbru jaun eta jabe izan dira lehen zatian. Valentziarrek Fernando San Emeteriori, Bojan Dubljevici eta Luke Simari esker eutsi diote bizkaitarren erritmoari.

Norgehiagoka hirugarren laurdenean hautsi dute bizkaitarrek (24-17), Taburen jokoari eta aurkariaren hutsei esker.

Valentziak Ligako sailkapeneko lehen postua galdu du, eta orain Real Madril da lider.

 

Fitxa teknikoa

88 - Retabet Bilbao Basket (23+22+24+19): Tabu (27), Todorovic (6), Mumbrú (8), Hervelle (8) y Eric (3) -hasierako boskotea-, Salgado (8), Borg (5), Lapornik (7), Nikolic (2), Buva (14), Mendia eta Llorente.

75 - Valentzia Basket (18+21+17+19): Van Rossom (2), Sastre (2), San Emeterio (15), Sikma (5) y Dubljevic (22) -hasierako boskotea-, Vives (10), Diot (6), Rafa Martínez (3), Sato (3), Thomas (5) eta Oriola (2).

Partzialak: 23-18, 45-39 (atsedenaldia); 69-56 eta 88-74 (amaieran).

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

EiTB Kirolak

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • az.
  • og.
  • or.
  • lr.
  • ig.
  • al.
23:15 - 01:30 ETB KANTXA: Aste Nagusiko Torneoa
Euskal Selekzioak Euskal selekzioak irabazi egin dio Korsikari,… Euskal Selekzioak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena