Itxi

Bilbao Basket

27. jardunaldia

Ustekabeko porrota Obradoiroren kontra (85-90)

eitb.eus

Bilbotarrek azken minutuetan utzi dute garaipena ihes egiten eta play offetarako sailkapena lortzeko atzera pausoa eman dute.

  • Danilo Nikolic

    Danilo Nikolic

Bilbao Basketek aukera paregabea zuen Endesa Ligako zortzigarren postua berreskuratzeko Bizkaia Arenan jokatutako neurketan, baina ez dute garaipena lortu.

Bilbotarrek eskuetan izan dute, baina azken minutuetan Rio Natura Monbus Obradoiro taldeak hobeto jokatu, huts gutxiago egin, eta ondorioz denboraldiko bederatzigarren garaipena eskuratu dute.

Azkenean 85-90 kanpokoen alde eta play offetako helburua pixka bat urrunago.

SAILKAPENA

1. Real Madril    27    20    7
2. Valencia Basket    27    20    7
3. Iberostar Tenerife    27    19    8
4. Baskonia    27    19    8
5. FC Bartzelona Lassa    27    18    9
6. Herbalife Kanaria Handia    28    18    10
7. Unicaja    26    17    9
8. MoraBanc Andorra    27    14    13
9. RETAbet Bilbao Basket    27    13    14    
10. Movistar Estudiantes    28    12    16     
11. UCAM    27    11    16     
12. Montakit Fuenlabrada    27    11    16     
13. Divina Seguros Joventut    28    9    19     
14. Tecnyconta Zaragoza    28    9    19   
15. Rio Natura Monbus Obradoiro    27    9    18   
16. Real Betis Energía Plus    27    8    19     
17. ICL Manresa    27    4    23