Itxi

Bilbao Basket

82-55, Joventuten aurka

Bilbao Basketek porrota jaso eta oso zail du playoffetara sailkatzea

Erredakzioa

Bizkaiko taldeak 82-55 galdu du Juventuten aurka Badalonan eta Morabanc Andorrak irabazi duenez, lau jardunaldiren faltan bi garaipenera du zortzigarren postua.

RETAbet Bilbao Basketek porrota jaso du Divina Seguros Joventuten aurka (82-55) eta ia ezinezko du playoff postuetan sartzea. Lau jardunaldi falta dira Endesa Ligako fase erregularra bukatzeko eta zortzigarren postuan den Morabanc Andorra bi garaipenera du talde bizkaitarrak.

Partidako lehen saskiraketa Bilbao Basketek sartu du, baina horixe izan da albiste on bakarra lehen hamar minutuetan. Joventut nagusi izan da, eta bederatzi puntuko abantaila hartu du (19-10). Bigarren laurdenean, etxeko taldea are nagusiago izan da. Gainera, defentsako zein erasoko jokoan errepasoa eman dio RETAbet Bilbao Basketi eta Joventuten aldeko 39-22ko emaitzarekin iritsi da neurketa atsedenaldira.

Atsedenaldiaren ostean, partidaren gidoia ez da aldatu eta Joventutek jarraitu du jaun eta jabe izaten. Hirugarren laurdenean, Kataluniako taldeak lehen zatian eskuratutako abantaila handitu du (63-40), eta 23 puntuko abantailarekin ekin dio azken laurdenari. Amaierako hamar minutuetan Divina Joventutek ez du arazorik izan eta merezitako garaipena lortu du (82-55).

Fitxa teknikoa:

82 - Divina Seguros Joventut (19+20+24+19): Sàbat (7), Vidal (7), Abalde (13), Bogdanovic (10) eta Jordan (4) -hasierako bostekoa-; Ventura (9), Gielo (11), Smith (10), Stutz (6), Dimitrijevic (-), Lapornik (3) eta Nogues (2).

55 - RETABET Bilbao Basket (10+12+18+15): Tabu (14), Todorovic (10), Mumbru (2), Hervelle (8) eta Eric (11) -hasierako bostekoa-; Salgado (2), Nikolic (-), Borg (2), Buva (6), Lapornik (-), Mendia (-).

Epaileak: M.A. Perez Perez, Garcia Ortiz eta Anna Cardus.

 

 

>