Bilbao Basket
23 urteko eskolta
Bilbao Basketek Lucio Redivo fitxatu du
Erredakzioa
2017/06/12
Eskolta postuan jokatzen du 23 urteko argentinarrak, eta Weber Bahia Blanca taldetik iritsi da. Redivok bi urterako kontratua sinatu du, beste urtebetez berritzeko aukerarekin.
Lucio Redivo. Argazkia: Bilbao Basket
Lucio Redivo. Argazkia: Bilbao BasketRETAbet Bilbao Basketek Lucio Redivo eskolta argentinarra fitxatu duela iragarri du. Redivok bi urterako kontratua sinatu du Bizkaiko taldearekin, eta beste urtebetez berritzeko aukera izango du.
23 urteko jokalariak eskolta postuan jokatzen du, eta 1,83 metroko altuera du. Argentinako Weber Bahia Blanca taldetik iritsi da Bilbora. Ondorioz, Bilbao Basketek 2017-2018. denboraldirako egin duen bigarren fitxaketa da, Jameel McKay fitxatu ostean. Weber Bahia Blanca taldean, batez beste, 16,9 puntu sartu, 2,8 errebote jaso eta 3,3 asistentzia eman ditu partidako.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
EiTB Kirolak
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
© EITB - 2018 - Lege Oharra - Cookien erabilera - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa