Itxi

Bilbao Basket

Hiru urterako

RETAbet Bilbao Basketek Pere Tomas fitxatu du

Erredakzioa

ICL Manresa taldetik dator, 2 metroko altuera du, eta hegaleko postuan jokatzen du. Hiru urterako kontratua sinatu du talde bizkaitarrarekin.

  • Pere Tomas. Argazkia: EFE

    Pere Tomas. Argazkia: EFE

RETAbet Bilbao Basketek Pere Tomas fitxatu du datozen hiru denboraldietarako. Hala jakinarazi du talde bizkaitarrak ostegun honetan. Bilbao Basketek datorren denboraldirako egin duen laugarren fitxaketa da Tomasena.

Hegaleko postuan jokatzen du Pere Tomasek, 2 metroko altuera du, eta 28 urte beteko ditu irailaren 5ean. Joventuten harrobian hazitakoa da, eta 2013. urtean Kataluniako taldea utzi zuen Zaragozan jokatzeko. Zaragozatik ICL Manresa taldeak fitxatu zuen eta bertan jokatu ditu azken denboraldiak. Espainiako gazte mailetako selekzioetan ibilitakoa da, 16, 18 eta 20 urtez azpiko selekzioetan jokatu baitu.

baitu.