Itxi

Bilbao Basket

FITXAKETA

Shane Hammink holandarra fitxatu du RETAbet Bilbao Basketek

eitb.eus

Hegalekoak bi urterako kontratua sinatu du, eta urtebetez luzatzeko aukera izango du.

  • Shane Hammink. Argazkia: @CDBilbaoBasket

    Shane Hammink. Argazkia: @CDBilbaoBasket

Shane Hammink hegaleko holandarrak RETAbet Bilbao Basketen jokatuko du. 23 urteko jokalariak 2 metroko altuera du, Baton Rougen (Louisiana, AEB) jaio zen, bi urterako kontratua sinatu du, eta urtebetez luzatzeko aukera izango du.

Hamminkek odolean darama saskibaloia, Geert Hammink pibot holandarraren semea baita. Aitak hiru denboraldi eman zituen NBAn, eta Alemanian, Grezian eta Italian ere jokatu zuen. 1997ko denboraldi-aurrea Baskoniarekin egin zuen.

Klubeko arduradunek esan dutenez, "ezker hegaleko balioaniztuna da, eta NCAAko europar jokalarien boskote onenean sartu dute Ameriketako Estatu Batuetako hedabideek. Garaipen gosea du, eta gaztea da".

eta gaztea da".