Itxi

Bilbao Basket

Eurokopa

Bilbao Basketek Lituanian hasiko du multzoen fasea eta Berlinen amaituko

Erredakzioa

RETAbet taldeak urriaren 11n ekingo dio Eurokopari Lietuvos Rytasen aurka eta multzoen fasea abenduaren 27an itxiko du Berlinen Albaren aurka jokatuta.

  • Alex Mumbru. Argazkia: EiTB

    Alex Mumbru. Argazkia: EiTB

RETAbet Bilbao Basketek Lituanian ekingo dio Eurokopako multzoen faseari urriaren 11n eta Lietuvos Rytasen aurka jokatuko du multzoen faseko lehen norgehiagoka. Fase hau Alba taldearen aurka bukatuko du Berlinen abenduaren 27an.

Bartzelonan egin den zozketak C multzoan kokatu du Bilbao Basket eta Lietuvos Rytas, Partizan, Alba Berlin, Limoges CSP eta Lokomotiv Kuban izango ditu aurkari. Lau multzo izango dira guztira, bakoitza sei taldek osatutakoa eta lehen laurak sailkatuko dira hurrengo fasera.

RETAbet Bilbao Basketek Eurokopako C multzoan izango duen egutegia:

2017/10/11    Lietuvos Rytas-RETAbet Bilbao

2017/10/18    RETAbet Bilbao-Limoges

2017/10/25    RETAbet Bilbao-Partizan

2017/11/01    Lokomotiv Kuban-RETAbet Bilbao

2017/11/08    RETA Bilbao Basket-ALBA Berlin

2017/11/15    RETAbet Bilbao-Lietuvos Rytas

2017/12/06    Limoges-RETAbet Bilbao

2017/12/13    Partizan-RETAbet Bilbao

2017/12/20    RETAbet Bilbao-Lokomotiv Kuban

2017/12/27    ALBA Berlin-RETAbet Bilbao Basket

Partiden data zehatzek eta ordutegiek aldaketak izan ditzakete eskubideak dituzten telebisten interesen arabera.