Itxi

Bilbao Basket

Kontratu-berritzea

Mumbruk beste denboraldi bat jokatuko du RETAbet Bilbao Basketen

Erredakzioa

Talde bizkaitarreko kapitainak urtebetez berritu du kontratua eta beste denboraldi bat emango du Bilbon.

  • Alex Mumbru. Argazkia: EiTB

    Alex Mumbru. Argazkia: EiTB

Alex Mumbruk urtebetez berritu du kontratua RETAbet Bilbao Basketekin. Bartzelonako jokalariak bederatzigarren denboraldia beteko du Bilboko taldean. Bizkaiko taldearekin, 282 partida jokatu ditu Endesa Ligan, 6 Errege Kopan, 4 Superkopan, 20 Euroligan, 71 Eurokopan eta 2 Eurokopako atarikoan.

Mumbru da RETAbet Bilbao Basketekin Endesa Ligan partida gehien jokatu dituen jokalaria, puntu gehien sartu dituena, hiruko gehien sartu dituena, baloratuena eta baloi gehien lapurtu dituena. Guztira, 7.008 puntu sartu ditu bere ibilbide profesionalean.

 

alean.