Itxi

Bilbao Basket

Taldea, osatuta

Ivan Buvak irteera klausula ordaindu eta Bilbao Basket utzi du

Erredakzioa

Kroaziako pibotak RTAbet Bilbao Basket utzi ostean, bizkaitarrek itxitzat ematen dute datorren denboraldirako taldea 13 jokalarirekin.

  • Ivan Buva. Argazkia: EFE

    Ivan Buva. Argazkia: EFE

Ivan Buva jokalariak bere irteera klausula ordaindu eta RETAbet Bilbao Basket utzi du. Hala jakinarazi du talde bizkaitarrak ostegun honetan. Buvak denboraldi bat eman du Bilboko taldean.

Buvaren irteerarekin Bilbao Basketek itxitzat ematen du datorren denboraldirako taldea. Talde bizkaitarrak 13 jokalari izango ditu: Jonathan Tabu, Ricardo Fischer, Javi Salgado, Shane Hammink, Lucio Redivo, Alex Mumbru, Pere Tomas, Dejan Todorovic, Axel Hervelle, Jameel McKay, Tim Kempton, Vasilije Vucetic eta Borja Mendia.

Borja Mendia.