Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Liga Endesa: Bilbao Basketek lehen garaipena lortu du Betisi irabazita

  • facebook
  • twitter

Bilbao Basket

86-94

Bilbao Basketek lehen garaipena lortu du Betisi irabazita

Erredakzioa

2017/10/08

RETAbet taldeak 86-94 irabazi dio Real Betis Energia Plus taldeari Sevillan eta denboraldiko bere lehen partida irabaztea lortu du.

5:10
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

RETAbet Bilbao Basketek denboraldiko lehen garaipena lortu du Real Betis Energia Plus taldeari 86-94 irabazita. Lehen zatia oso parekatua ian da, baina atsedenaldiaren ostean aise nagusitu da Bizkaiko taldea.

Neurketa oso parekatua izan da lehen bi laurdenetan. Bi taldeek lan ona egin dute hasierako hamar minutuetan eta bietako batek ere ez du lortu markagailuan zuloa irekitzea. Horren erakusgarri izan da lehen laurdenaren amaierako emaitza; 18-18. Bigarren laurdena ere oso lehiatua izan da. Bilbao Basketek, ordea, hobeto jokatu du laurden honetako azken txanpa, eta bost puntuko abantailarekin iritsi da atsedenaldira (35-40).

Atsedenaldiaren ostean etorri da RETAbet Bilbao Basketen unerik onena. Talde bizkaitarra nagusi izan da laurdenaren hasieratik eta lehen erdian 16 puntuko abantaila eskuratu du (43-59). Betis behera etorri da hirugarren laurdenean, eta Bilbao Basket 19 puntuko abantailarekin iritsi da azken laurdenera (55-74). Guztiz bideratuta utzi du garaipena Bilbao Basketek hirugarren laurdenean, eta azken hamar minutuetan ez du arazorik izan neurketa irabazteko (86-94).

Fitxa teknikoa:

86 - Betis Energia Plus (18+17+20+31): MacGrath (7), Nelson (11), Boungou-Colo (25), Ryan Kelly (19), Anosike (10) -hasierako bostekoa-, Alfonso Sanchez (-), Schilb (3), Josep Franch (4) eta Golubovic (7).

94 - RETAbet Bilbao Basket (18+22+34+20): Jonathan Tabu (20), Pere Tomas (5), Todorovic (14), Hervelle (7), Gladness (6) -hasierako bostekoa-, Ricardo Fischer (3), Hammink (16), Lucio Redivo (3), Javi Salgado (6), Alex Mumbru (12), Kempton (-) eta Vucetic (2).

Epailea: Miguel Angel Perez, Sergio Manuel eta Arnau Padros.

Iruzkinak

Publizitatea

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • ar.
  • az.
  • og.
  • or.
  • lr.
  • ig.

Ez dago zuzenekorik

Publizitatea
Emakumeen Kirola Partidak zuzenean, bideoak, kronikak... Emakumeen Kirola

EiTB Kirolak

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • ar.
  • az.
  • og.
  • or.
  • lr.
  • ig.

Ez dago zuzenekorik

Euskal Selekzioak Euskal selekzioak irabazi egin dio Korsikari,… Euskal Selekzioak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena