Itxi

Bilbao Basket

Eurokopa

Bilbao Basket sendo batek garaipena lortu Lituanian (83-93)

Agentziak | Erredakzioa

Dejan Todorovic eta defentsa nabarmendu dira Lietuvos Rytasen aurkako, partidan, Eurokopako lehen jardunaldian.

  • Bilbao Basketen saskiratze bat Lietuvos Rytasen aurkako partidan. Argazkia: EiTB

    Bilbao Basketen saskiratze bat Lietuvos Rytasen aurkako partidan. Argazkia: EiTB

Dejan Todorovicek jokatutako (20 puntu, 7 errebote eta 26ko balorazioa) partida handi batek eta Carles Duranen talde osoak erakutsitako defentsa onak garaipen argia eman diote Bilbao Basketi Lituanian (83-93), Eurokopa txapelketako lehen jardunaldian.

Todorovicek egindako lan bikainak (serbiarra bere ibilbide profesionalak behar zuen jauzia ematen ari da denboraldi hasiera honetan) jarraipen zabala izan du bere taldekideengan.

Horrenbestez, gainerako jokalariak ere maila onean aritu dira: Mickell Gladness (12, 7 eta 18) Pere Tomas (11 eta 17), Axel Hervelle (13), Tim Kempton (10, 6 eta 14), Jonathan Tabu (10 eta 5 asistentzia). Baita Alex Mumbru (9, 5 eta 4 asistentzia) eta Shane Hammink (4, 4, 3 eta 13) ere.

Betiereko Mumbru eta Hervelle norgehiagokaren azken txanpan azaldu dira, etxekoen animoak baretzeko, hiru minuturen faltan bost puntura jarri direnean.

Hain justu ere, kapitaina izan da markagailua itxi duena 8 edo 9 metrotik jaurti duen hiruko jaurtiketa batekin 38 segundo falta zirela. Rimas Kurtinaitis mitikoak zuzentzen duen taldea laugarren laurdenean hirugarren aldiz bost puntura jarri ostean (83-88).

Dena dela, markagailuan izandako hurbilketa horiek ia begitazio bat besterik ez dira izan, Bilbao Basketek une oro izan baitu lehia mendean, 19 puntu goitik ere egon baitira beltzezko gizonak (36-55).

Azkenerako, gehiago izan da bilbotarren taldeko lana lituaniarrena baino. Lietuvosen aldetik, Loukas Mavrokefalidis (15 eta 18) eta Jimmy Baron (10 eta 13) izan dira jokalari nabarmenenak.

Fitxa teknikoa:

Lietuvos Rytas: 83 Vilnius (25+11+23+24): Madgen (2), Kramer (7), Giedriatis, Peterson (7) eta Mavrofefalidis (15) –hasierako bostekoa-; Marc Carter (10), Baron (15), Lukauskis (9), Jomantas (4), Echodas (2) eta Robert Carter (12).

RETAbet Bilbao Basket: 93 (26+22+26+19): Tabu (10), Todorovic (20), Hammink (4), Hervelle (13) eta Gladness (12) -hasierako bostekoa-, Fischer (4), Redivo, Pere Tomàs (11), Mumbru (9) eta Kempton (10).

Partzialak: 25-26, 36-48 (atsedenaldia); 59-74 eta 83-93 (amaiera).

Epaileak: Petri Mantyla (Finlandia), Tomasz Trawicki (Polonia) eta Clemens Fritz (Alemania). Ez da kanporaturik egon.

poraturik egon.