Itxi

Bilbao Basket

83-69

RETAbet Bilbao Basketek porrota jaso du Iberostar Teneriferen aurka

Erredakzioa

Bizkaiko taldeak 83-69 galdu du. Ondo jokatu ditu lehen hiru laurdenak, baina aurkaria nagusi izan da azken laurdenean.

5:10

RETAbet Bilbao Basketek porrota jaso du Iberostar Tenerferen aurka (83-69). Bizkaiko taldeak ondo jokatu ditu lehen hiru laurdenak, baina aurkaria nagusi izan da azken laurdenean eta garaipena eskuratu du.

Hasierako bi laurdenak oso parekatuak izan dira. Bi taldeek gogotik egin dute lan eta bietako batek ere ez du lortu markagailuan alde egitea. Lehen laurdena etxeko taldearen aldeko hiru puntuko abantailarekin amaitu da (20-17) eta neurketa Teneriferen aldeko 33-31eko emaitzarekin iritsi da atsedenaldira.

Hirugarren laurdena ere oso parekatua izan da, baina partzial honetan ere etxeko taldea izan da nagusi (51-48). Azken laurdenerako dena airean geratu da. Orduan etorri da Iberostar Teneriferen unerik onena. Talde kanariarrak hirukoetara josi du Bibao Basket eta talde bizkaitarrak ezin izan du ezer egin (83-69).

Fitxa teknikoa:

83 - Iberostar Tenerife (20+13+18+32): San Miguel (9), Richotti (14), Ponitka (16), Abromaitis (11), Vazquez (6) -hasierako bostekoa-, Bassas (11), Vrabac (-), Niang (4), Tobey (2), Allen (1) eta Beiran (9).

68. RETAbet Bilbao Basket (17+14+17+21): Tabu (16), Todorovic (4), Kempton (-), Hervelle (2), Gladness (3) -hasierako bostekoa-, Fisher (3), Tomás (15), Hammink (7), Redivo (2) eta Mumbru (16).

Árbitros: Jimenez Trujillo, Jordi Aliaga eta Martin Caballero.