Itxi

Bilbao Basket

Ekainean iritsi zen

RETAbet Bilbao Basketek Tim Kempton jokalariaren kontratua desegin du

Agentziak | Erredakzioa

Pibot estatubatuarrak igandean jokatu zuen bere azken partida, Miribillan, Bartzelonaren aurka.

  • Tim Kempton. Argazkia: Efe.

    Tim Kempton. Argazkia: Efe.

RETAbet Bilbao Basketek Tim Kempton jokalariaren kontratua bertan behera uztea erabaki du. Pibot estatubatuarra denboraldi hasieran iritsi zen taldera, eta Alba Berlinen aurkako partidan ez zuen minuturik jokatu.

Neurketaren ostean, Carles Duran bilbotarren entrenatzaileak esan du Kemptonek ez jokatzea "erabaki teknikoa" izan dela. Ondoren, klubak kontratuaren desegitearen berri eman du.

"Tim Kemptonek eta RETAbet Bilbao Basketek jokalariaren kontratua desegitea adostu dute", adierazi du klubak idatzi batean.

Kempton 2,08 metroko pibota da, AEBko bere unibertsitatetik atera berria, eta ez du aurreikusitako maila eman. Azken partida igandean jokatu zuen, Miribillan, Bartzelonaren aurka.

Neurketa hartan, Kempton titular izan zen, baina lehen hiru minutu eta 58 segundoak jokatu zituen bakarrik, Bartzelonak markagailua aurrea hartu zuen arte. Estatubatuarra jokoan izan zen bitartean, Kevin Seraphin Bartzelonako pibota izan zen jokalaririk onena. Seraphinen defentsa Kemptonen ardura zen.