Itxi

Bilbao Basket

Igandean, 12:30ean

RETAbet Bilbao Basketek Valentziaren bisita jasoko du

Erredakzioa

Bizkaiko taldeak Bilbao Arenan jokatuko du igande honetan, 12:30ean.

  • Alex Mumbru. Argazkia: EFE

    Alex Mumbru, Bilbao Basketeko jokalaria. Argazkia: EFE

RETAbet Bilbao Basketek Valentzia izango du aurkari igande honetan, 12:30ean, Bilbao Arenan. Bizkaiko taldeak Alba Berlinen aurka galdu zuen Eurokopako partida eta porrot hori ahaztu nahi du, aurkari oso zail baten aurka garaipena lortuta.

Endesa Ligan hiru garaipeneko eta lau porroteko balantzea du Carles Duranek zuzentzen duen taldeak. Europa ahaztu eta ligan garaipena eskuratu nahi du. Etxean jokatu zuen azken partida, galdu egin zuen Bartzelonaren aurka (83-104).

Txus Vidorretak zuzentzen duen Valentzia Euroligan CSKAren aurka galtzetik dator, eta Endesa Ligako bigarren postua mantentzea izango du helburu talde valentziarrak.