Itxi

Bilbao Basket

Lesioa

Jonathan Tabuk lesioa dauka sorbaldan

Agentziak

Joko-antolatzaile belgikarrak igandean UCAM Murtziaren aurka jokatutako Endesa Ligako partidan hartu zuen min.

  • Jonathan Tabu, Fuenlabradaren aurkako partidan. Artxiboko argazkia: EFE

    Jonathan Tabu, Fuenlabradaren aurkako partidan. Artxiboko argazkia: EFE

Jonathan Tabu RETAbet Bilbao Basketeko joko-antolatzaileak min hartu zuen ezkerreko sorbaldan igandean UCAM Murtziaren aurka jokatutako Endesa Ligako partidan.

Klubak jakitera eman duen oharrak dioenez, jokalariaren egunetik egunerako eboluzioak adieraziko du zein den lesioaren egoera.

Selekzioen partidak jokatzeko FIBAk antolatu duen egutegia kontuan hartuta, Bilbao Basketek atsedenaldia egingo du Ligako txapelketan hemendik eta abenduaren 3ra arte. Egun horretan, Burgoseko San Pablo taldearen bisita hartuko du hamargarren jardunaldian.

Espainiako selekzioaren deialdiaren barruan, Bilbao Basketen jokatzen duen Pere Tomas hegalekoa dago.