Itxi

Bilbao Basket

EUROKOPA

Bilbao Basketek galdu egin du berriz eta Europatik at geratzeko zorian dago (86-74)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Hiru jardunaldiren faltan, Top 16ra sailkatzeko apenas du aukerarik, garaipen bakarra lortu baitu zazpi partidatan, eta sailkatze postuetatik bi garaipenera dago.

  • Bilbao Basketek ezin izan dio aurre ein Limogesi. Argazkia: EiTB

    Bilbao Basketek ezin izan dio aurre ein Limogesi. Argazkia: EiTB

RETAbet Bilbao Basketek galdu egin du Limogesen etxean (86-74), eta Eurokopako lehiaketan jarraitzeko ia aukerarik gabe geratu da, jarraian pilatzen duen seigarren porrota izanik astearte honetakoa.

Veljko Mrsicek orain arte zuzendutako bi partidetan ez du lortu taldearen irudia ezertan hobetzea. Hartara, nahiz eta gaurkoan 'beltzezko gizonek' ondo ekin dioten lehiari, egindako bigarren laurden tamalgarriaren eraginez (24-10), atsedenaldira 16 puntuko aldearekin iritsi dira (46-30).

Hirugarren laurdenean, berriz, erreakzionatu egin dute Mumbruren eskutik (16 puntu, 8 errebote, 5 asistentzia eta 24ko balorazioa), eta une batez markagailua iraultzearekin amestera iritsi dira bost puntura jarri direnean (58-53).

Baina hirugarren laurden horren azken minutuan eta laugarreneko hasierako bietan izan duten txakalaldiak 71-53ko emaitza igoarazi dute markagailura, eta, horrenbestez, bertan behera geratu da bilbotarrek aurretik azaldutako jokamolde ona.

Hiru jardunaldiren faltan, Top 16ra sailkatzeko apenas du aukerarik, garaipen bakarra lortu baitu zazpi partidatan, eta sailkatze postuetatik bi garaipenera dago.

Fitxa teknikoa:

Limoges CSP 86 (22+24+16+24): Joyce (9), Howard (14), Bouteille (10), Conklin (11) eta Jaiteh (4) ?hasierako bostekoa-; Gibson (7), Morency (6), Carter (16), Lydeka (9) eta Bazille.

RETAbet Bilbao Basket 74 (20+10+23+21): Fischer (7), Hammink (14), Tomás (8), Hervelle (1) eta Gladness (4) -hasierako bostekoa-; Salgado (6), Redivo (5), Todorovic (7), Mumbrú (16), Vucetic (4), Devin Thomas (2) eta Mendia.

Partzialak: 22-20, 46-30 (atsedenaldia); 62-53 eta 86-74 (amaiera).

Epaileak: Fernando Rocha (Portugal), Amit Balak (Israel) eta Mykola Ambrosov (Ukraina). Ez da kanporaturik egon.