Itxi

Bilbao Basket

87-77

Bilbao Basketek garaipen garrantzitsua lortu du Estudiantesen aurka

Erredakzioa

RETAbet taldeak 87-77 irabazi dio mailari eusteko aurkari zuzena den Movistar Estudiantsi. Lehen garaipena eskuratu du Mrsicen esanetara Endesa Ligan.

4:52

RETAbet Bilbao Basketek 87-77 irabazi dio Movistar Estudiantesi Bilbao Arenan eta garaipen garrantzitsua lortu du, Madrileko taldea aurkari zuzena baita mailari eusteko lehian. Mrsic entrenatzailearen esanetara taldeak lortzen duen lehen garaipena da Endesa Ligan. Bi garaipeneko aldea du orain Bilboko taldeak jaitsiera postuekiko.

Partida parekatuta hasi da, nahiz eta talde bisitariak abantaila hartu duen laurdenaren azken txanpan. Bi taldeetako batek ere ez du lortu markagailuan ihes egitea hasieran, baina Estudiantesek gehiago asmatu du lehen laurdenaren amaieran eta 9 puntuko abantaila eskuratu du hasierako hamar minutuetan (15-24).

Bigarren laurdenari ondo ekin dio Bilbao Basketek. RETAbet aldeak murrizten hasi da, aurkaria baino hobea izan da, eta partida berdintzea lortu du (28-28 eta 34-34). Hala ere, Movistar Estudiantes ez da behera etorri eta berriro bost puntuko aldea lortu du (34-39). Atsedenaldira iritsi baino lehen izan duen azken jabetzan, etxeko taldeak saskiratzea lortu eta desabantaila hiru puntura txikitu du (36-39).

Atsedenaldiaren ostean, aurrea hartu du Bilbao Basketek (41-39 eta 44-43), baina pozak ez dio asko iraun Bilboko taldeari, Estudiantesek berriro alde egin baitu markagailuan, 8 puntuko aldea eskuratuta (48-56). Hala ere, aldeak murriztu ditu etxeko taldeak eta hirugarren laurdena lau puntu behetik amaitu du (56-60).

Azken laurdenean bi taldeen urduritasuna nabaritu egin da. Emaitza estu joan da amaierako hamar minutuetan. Bilbao Basketek ondo ekin dio laurdenari eta partida berdintzea lortu du (64-64). Parekotasuna nagusi izan da laurden honetan eta amaierarako bos minuturen faltan berdinduta jarraitu du neurketak (72-72). Bilbao Basketek 6 puntuko abantaila eskuratu du partida amaitzeko bi minuturen faltan (79-73). Azken minutuak ondo jokatu ditu RETAbet Bilbao Basketek eta garaipenak ez dio ihes egin (87-77).

Fitxa teknikoa:

87 - RETAbet Bilbao Basket (15+21+20+31): Fischer (16), Todorovic (19), Mumbrú (7), Hervelle (7) eta Gladness (1) -chasierako bostekoa-; Salgado (13), Redivo (12), Hammink (2) eta Devin Thomas (10).

77 - Movistar Estudiantes (24+15+21+17): Cook (3), Cvetkovic (11), Vicedo (11), Suton (7) eta Brown (9) -hasierako bostekoa-; Hakanson, Brizuela, Landesberg (23), Caner-Medley (9) eta Savane (4).

Partzialak: 15-24, 36-39 (atsedenaldia); 56-60 eta 87-77 (amaiera).

Epaileak: Emilio Perez Pizarro, Juan de Dios Oyon eta Martin Caballero.

rtin Caballero.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Bilbao Basket