Itxi

Bilbao Basket

Fitxaketa

Bilbao Basketek Nikola Rebic joko-antolatzaile serbiarra fitxatu du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

23 urte eta 1,88 metro luze dituen jokalaria Belgradeko Mega Bemax taldetik dator Bilbora.

  • Nikola Rebic, Bilbao Basketeko jokalari berria. Argazkia: @CDBILBAOBASKET

    Nikola Rebic, Bilbao Basketeko jokalari berria. Argazkia: @CDBILBAOBASKET

RETAbet Bilbao Basketek jakinarazi duenez, Nikola Rebic fitxatu du datorren denboraldi amaierara arte. Joko-antolatzaile serbiarra 1,88 metro luze da eta 23 urte ditu. Belgradeko Mega Bemax taldetik dator Bilbora.

Rebicek Zeleznik taldean ekin zion bere ibilbideari, baina Radnickik taldean hasi zuen bere ibilbide profesional Izar Gorriak utzita. 2013 eta 2016 urteen bitartean Adriatikoko Liga, Serbiako Liga, Eurokoa eta Euroliga jokatu zituen.

2016ko abenduan Izar Gorria utzi zuen Mega Bemax taldeak fitxatuta. Talde horrekin 12,9 puntu, 2,8 errebote, 5,2 asistentzia eta 1,4 baloi lapurtu pilatu ditu batez beste.

Klubak adierazi duenaren arabera, "antolatzaile postua sendotzera dator Rebic RETAbet Bilbao Basketera. Gaztea izanagatik ere, eskarmentua dauka goi-mailako saskibaloian, taldea gidatzeko ahalmena eta fisikoa erakutsita".